Eu

Emilio Solak “adimen-desgaitasuna duten pertsonen duintasuna, balioa eta ekarpenak beren komunitateen ongizatearen eta aniztasunaren sustatzaile gisa” nabarmendu ditu

2017.eko uztailak 27
  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako zuzendariak XTUMIRADA erakusketaren aurkezpenean parte hartu du, Arabako hiriburuko Correosen eraikinean
  • Down-en sindromea duten pertsonen inklusioaren gaineko sentsibilizazio-kanpaina

 

Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Enplegu Saileko Gizarte Politiketako zuzendariak, gaur goizean, “adimen-desgaitasuna duten pertsonen berezko duintasuna, balioa eta ekarpenak beren komunitateen ongizatearen eta aniztasunaren sustatzaile gisa” nabarmendu ditu. Solak XTUMIRADA erakusketaren aurkezpenean parte hartu du. Erakusketa egunotan Euskal hiriburuko Posta kaleko Correosen eraikinean dago ikusgai, eta Down-en sindromea duten pertsonen inklusioaren gaineko sentsibilizazio-kanpaina baten barnean dago.

Correoseko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria, Mª Antonia Abanades, eta Down Araba–Isabel Orbeko zuzendaria, Iosu Izuskitza, izan dira ekitaldiko buru. Emilio Solaren iritziz, “Eusko Jaurlaritzarentzat lehentasunezkoa da Down-en sindromea duten pertsonak ahalduntzea, adierazi nahi dutena adierazi ahal izateko, entzun ditzaten eta gobernuaren politikan eta ekintzan eragina izan dezaten, gizartean erabat integratzeko”.

“Down-en sindromea duten pertsonek berengan eragina duten erabakiak hartzean parte hartu behar dute. Gobernamendua mahai gainean jarri behar da eta, hori dela eta, bikaina iruditu zait ekitaldi hau antolatu duzuenok, Iosu DOWN ARABA-ISABEL ORBE elkarteko presidentearen parte-hartzeaz gainera, Aitorren parte-hartzea ere eduki izana. Aitorrek lekukotza pertsonalaren berri eman digu, eta lekukotza horrek balio handia izan du bertaratu diren guztiontzat”, esan du Solak. Gainera, eskerrak eman ditu Correosek ekimenean lankidetzan jarduteagatik.

Gizarte Sozialetako zuzendariak gogorarazi du “iaz erakunde aldetik beste une garrantzitsu bat izan genuela, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legea onetsi baitzen. Legeak, hirugarren sektorea osatzen duzuenok egin duzuen, egiten duzuen eta egingo duzuen lan ordainezina eta ezinbestekoa aitortu eta nabarmentzeaz gainera, arau batean jaso eta hirugarren sektoreak gizarte-politikak diseinatzean eta gauzatzean duen zeregina ezartzen du”.

“Eskutik hartuta lan egingo dugu. Nire ustez, euskal erakundeok, hemen erakunde horietako hainbat ordezkari gaude gainera, badakigu nolako garrantzia duen Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala eratzen duzuen elkarteekin zuzenean eta batera lan egiteak; DOWN ARABA dugu adibide bat”, esan du Emilio Solak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak