Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak dei egin diete elkarri kurtso politiko berriaren hasieran autogobernuaz eta egiteko dauden transferentziez hitz egiteko

2017.eko uztailak 26

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak elkarri dei egin diete datorren kurtso politikoaren hasieran autogobernuari eta egiteko dauden transferentziei buruzko gaiei heltzeko. Horrela azaldu du gaur euskal Exekutiboko bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, eta Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren jakinarazi du atzo elkarrizketa bat izan zuela telefonoz Soraya Sáenz de Santamaría lehendakariordearekin eta elkarraldi bat egitea adostu zutela “abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran” gai horiei heltzeko. 

Harreman hori joan den astean izandako elkarraldiaren “fruitua” da, zehazki asteazken arratsaldean Moncloan, Gobernu zentraleko lehendakari Mariano Rajoyren eta Iñigo Urkullu Lehendakariaren artean, non Lehendakariak Gobernu Programaren ale bat eman zion Rajoyri, Erkorekak zehaztu duenez. Bileran, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin zerikusia duten gaiez jarduteko aukera izan zuten bi gobernuetako buruek, eta autogobernuaz ere jardun zuten –Programaren II. eta III. oinarriak, hurrenez hurren–. 

Atzo, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako Exekutiboko lehendakariorde Soraya Sáenz de Santamaríaren deia jaso zuen. Elkarrizketa horretan autogobernuari buruzko elkarrizketei berriro heltzeko premiaz hitz egin zuten, eta zehazki egiteko dauden transferentziei buruzkoei. Hala, elkarri adierazi diote bilera bat egingo dutela kurtso politiko berriaren hasieran. Erkorekak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eskatuta, irailerako amaituta izango duela oraindik transferitu gabe dauden eskumenen zerrendaren eguneraketa, kontuan izanik eskumen horien artean lehentasunezkoak direla espetxeei eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoari dagozkienak.

Azken horri buruz, ziurtatu du “ez dakiela ziur” inork esan duenik transferentzia hori ez denik bideragarria. “Gernikako Estatutua ezin dela bete esatea bezala litzateke, eta norbaitek hori pentsatzen badu esan dezala nahi nuke", adierazi du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)