Eu

Gobernuak 22 milioi euroren bidez sustatzen du toki erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, EAEko toki-erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea sustatzeko 22 milioi euro baliatzea onetsi du. 2016an erabilitako kopurua baino 0,8 milioi gehiago da.

Lanbidek kudeatzen duen laguntzen programa horrek aurreikusten dituen ekimenak autonomia-erkidego osoko udalerri, udalerri-multzo, mankomunitate eta kuadrillekin lankidetzan egiten dira.

Enplegurako tokiko laguntzen bidez, toki-oinarriko enplegua sortzeko proiektuak sortzea, lurraldearen garapen soziekonomikoa eta modernizazioa eta enpresen lehiakortasuna hobetzea sustatzen da, tokiko lan-merkatuaren errealitatera egokituz.

Gainera, proiektu horiek gizarte-orientazio nabaria dute; izan ere, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzentzen zaizkie, besteak beste, lehen okupazioa bilatzen ari diren 35 urtetik beherakoei edo epe luzeko langabeei. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko