Eu

Lanbidek 4,1 milioi euro bideratuko ditu pertsona ekintzaileei laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarekin hartutako akordioaren berri eman du; haren bitartez, onartu egin dute 2017 ekitaldirako pertsona ekintzaileentzako laguntza deialdia. 

Enpresa egitasmoak sustatzen dituzten pertsonei zuzendutako diru-laguntzak jarri dituzte, eta 4,1 milioi euro bideratuko dira horretarako.

Lau diru-laguntza ildo existitzen dira:

a)    Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak, enpresa ideia bat tokiko ekintzailetza proiektuetan kokatuta sortu, aztertu eta egituratzen esklusiban landu dezaten. (ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK)

b)    Tokian tokiko egitasmoetan oinarrituta, negozioaren ideia jakin bat duten pertsona ekintzaileen enpresa egitasmo berriak martxan jartzera bideratutako laguntzak. (ENPRESA EGITASMO BERRIAK MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK)

c)    Enpresa jarduera bati ekin eta hura hasteko diru-laguntza behar duten  pertsonentzako laguntzak (EGITASMOA HASTEKO LAGUNTZAK). Ildo berri hau 2017ko deialdirako gehitu da.

d)    Enpresa jarduera bati ekin dioten pertsonentzako laguntza, jarduera hori sendotzeko. (EGITASMOA SENDOTZEKO LAGUNTZAK).

Gainera, deialdi honen xedea dira a) eta b) idatz-zatietan aipatutako laguntzak hartzen dituzten pertsona ekintzaileen aukeraketa eta akonpainamendu edota tutorizazioari aurre egiteko laguntzak; ekintza horiek tokiko erakunde laguntzaileek garatuko dituzte.

Diru-laguntzen zenbatekoaz, ondorengoak finantzatuko dira: 

Tokiko erakunde laguntzaileak, enpresa ideia bat garatzeko aholkularitza eta tutorizazioaren kostua, 300 euro/pertsonako zenbatekoaz; enpresa egitasmo berri bat martxan jartzeko, 1.000 euro/pertsona sustatzaileko zenbatekoaz. 

Pertsona sustatzaileak:

  • Beren enpresa ideia aztertu eta garatzeko lanean esklusiban aritzeko.
  • Esleitu beharreko gutxienezko zenbatekoa 1.000 euro da pertsona sustatzaile bakoitzeko, eta gehienezkoa, berriz 1.300 euro.
  • Enpresa egitasmo edo negozio bat martxan jartzen esklusiban aritzeko.  Esleitu beharreko gutxienezko zenbatekoa 1.500 euro da pertsona sustatzaile bakoitzeko, eta gehienezkoa, berriz 1.950 euro.
  • Jarduerari lotutako aktibo finko jakin batzuetako inbertsioak. Gutxienezko zenbatekoa 3.500 euro izango da pertsona onuradun bakoitzeko, eta gehienezkoa, berriz, 4.550 eurokoa.
  • Enpresa sortu berri baten sustapen, funtzionamendu eta kudeaketarako gastuak. Gutxienezko zenbatekoa 2.500 euro izango da pertsona onuradun bakoitzeko, eta gehienezkoa, berriz, 3.250 eurokoa. 

2017rako, ondorengoak finantzatzea aurreikusi da: enpresa ideia garatzeko 310 pertsona sustatzaile; enpresa jarduera berriak martxan jartzeko 250 pertsona sustatzaile; enpresa egitasmoa hasteko laguntzak hartzen dituzten 260 pertsona; eta enpresa egitasmoa sendotzeko laguntzak hartzen dituzten 724 pertsona.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    📌 Destinamos desde @lanbideejgv 4,1 millones de euros a las ayudas de apoyo a las personas emprendedoras ➡ https://t.co/ccecnOR7NO

Komunikabideek behera kargatzeko