Eu

Lanbidek 4 milioi euro bideratuko ditu Lehen Aukera programara 2017an (Gobernu Bilera 2017-07-2017)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak laguntzen deialdi bat onartu du 2017 ekitaldirako Lanbidek kudeatutako Lehen Aukera programaren bitartez euskal enpresek pertsona langabe gazteak kontrata ditzaten. 4 milioi euro bideratuko dira horretara.

Krisiak gogor astindutako gazteen gizarte zatiak hezkuntzatik bizitza profesional arteko bidea errazago igarotzeko, Eusko Jaurlaritzak laguntza programa bat jarri zuen abian 2014an, lanbide heziketa, unibertsitatea edo ziurtapen profesionala duten 30 urtez beheko gazteek lan kontratu mugagabe batez edo praktiketan beren titulazioari lotutako lehendabiziko lan esperientzia bat izan zezaten.

Hiru urte geroago, Lehen Aukera Programa sendotu egin da lan merkaturako bidea egiteko gazte biztanleriarentzako baliozko bitarteko gisa; 2017rako aurreikuspena da programa honi lotuta praktiketako 872 lan kontratu eta 90 lan kontratu mugagabe finantzatzea.

Bi diru laguntza ildo daude:

a)    Egoitza soziala edo fiskala edo lantokia EAEn duten enpresentzako laguntzak ondorengoetarako: lan kontratu mugagabeak edo eta gutxienez 6 hilabete luzeko praktiketako lan kontratuak egitea, EAEn bizi eta titulazioa duten 16 urtez gorako eta 30 urtez beheko gazteekin.

b)    Erakunde laguntzaileentzako laguntzak, Lehen Aukera Programaren 2017ko deialdiaren arabera diruz lagundutako lan kontratuak gauzatzera heltzen diren lan eskaintzak atzeman, erregistratu eta kudeatzearren.

Diru-laguntzen zenbatekoaz, ondorengoak finantzatuko dira:

v  Enpresak:

-       Praktiketako kontratazioan, 2.800 euro eta 4.500 euro arteko diru laguntzak emango dira kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera. Zenbateko horiek % 10 igoko dira lan kontratuak gutxienez 12 hilabete irauten badu.

-       Kontratazio mugagabean, 5.200 euro eta 7.600 euro arteko diru laguntzak emango dira kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera.

-       Aurreikusitako zenbatekoak % 10 igoko dira lan kontratuak emakumeekin egin eta partaidetza gutxiago duten lan jardueretarako egiten badira.

-       Lan kontratuak lanaldi partzialekoak badira zenbatekoak lanaldiarekiko proportzioan egokituko dira.

v  Erakunde laguntzaileak, diruz lagundutako kontratu bakoitzeko:

-       120 euro eskaintza atzeman eta erregistratzearren.

-       80 euro eskaintzea kudeatzearren.

-       % 10 gehiago diruz lagundu eta formalizatutako 20 lan kontratuko sorta bakoitzeko, horien eskaintza atzeman, erregistratu edo eta diruz lagundu dituenean.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    @lanbideejgv ✅ 4 millones de euros al programa Lehen Aukera en 2017 ➡ https://t.co/l0me8hinax

Komunikabideek behera kargatzeko