Eu

Lanbidek abian jarri ditu lan-merkatu arruntean enplegu lagundua sustatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-26-07)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman du; akordio horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, 2017. urterako enplegu-zentroen jarduerak garatzeko laguntzen deialdia onetsi da. Horretarako, 1,9 milioi euroko partida onetsi da.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Lanbiden inskribatuta dauden enplegu-eskatzaileentzako enplegu-zentroaren jardueraren garapenean lankidetzan jarduteko behar diren eskakizunak betetzen dituzten erakundeentzako laguntzak dira. 2017rako deialdiaren helburua da lan-zentroen erabilera erregistratzeko sistema hobetzea eta 40.000 pertsonari arreta ematea.

Diru-laguntzak, 1.892.000 eurokoak, honako hauek finantzatzera bideratuta daude:

-       EAEn 43 enplegu-zentrotako jarduera; horietatik, hiru gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboei zuzenduta daude, eta egokitzapen eta laguntza tekniko bereziak dituzte, behintzat entzuteko edo ikusteko hainbat gradutan defizitak dituzten pertsonek eta mugikortasun urria duten pertsonek zentroa erabiltzen dutela bermatzeko.

-       Jarduera honi atxikitako gastu arrunt zuzenak eta zeharkakoak ordaintzea, diruz laguntzeko gehieneko erreferentzia gisa langileen zuzeneko gastuen % 140 izanik; halakotzat jotzen dira diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten pertsonen soldaten kostuak eta gizarte-segurantzakoak, gehienez 44.000 euroan enplegu-zentro bakoitzeko eta urtebeteko jardueragatik.

Enplegu-zentroaren jardueraren helburua da enplegu-eskatzaileek errazago jotzea enplegu-bilaketari buruzko informazioa lortzeko tresna eta teknologietara eta, aldi berean, erabiltzailearen autonomia sustatzea beren bizitzako eta lanbideko proiektua kudeatzean, langile orientatzaile espezializatuak lagunduta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko