Eu

Lanbidek txanda kontraturako laguntzen deialdi berria jarri du abian (Gobernu Bilera 26-07-2017)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017 ekitaldiko txanda-kontraturako laguntzen deialdia onetsi du.

Erretiro partziala hartuko duen langile bat 30 urtetik beherako beste batek ordezkatzea da Eusko Jaurlaritzak, gaur, enpleguaren alde hartutako neurrietako bat, eta neurri hori Euskadiko Hiruko Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak 2015eko urtarrilean plantillako langile-taldeak gaztetzeko hartutako akordioaren eraginez aplikatuko da.

Laguntza horien azken hartzaileak lanaldi osoko txanda-kontratu bidez kontratatzen diren 30 urtetik beherako langileak edo langabeak dira. Kontratu horrek mugagabea izan behar du hasieratik edo mugagabe bilakatu beharko da, gehienez txandakatu den pertsona erabat erretiratzen denean. Hartzaile dira, halaber, txanda-kontraturen baten ondorioz, kontratu osagarria sinatzen duten 30 urtetik beherako langabeak ere. Diru-laguntza 6.000 eurokoa izango da, kontratatzen den pertsona bakoitzeko.

Programa horren bidez, honako jarduketa hauek finantzatzen dira:

1)    Enpresek egiten dituzten lanaldi osoko txanda-kontratua eta epe mugagabean, edo iraupen mugatukoa baldin eta kontratua amaitzean edo aurretik mugagabe bilakatzeko konpromisoa jasotzen bada. Kontratu horien pertsona hartzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a)    30 urtetik beherakoak izatea.

b)    Honako egoeraren batean egotea:

b.1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egotea langabe gisa, kontratua hasten den egunean, eta altako administrazio-egoeran egoera horretan gutxienez 180 egun egon izana kontratua hasi aurreko 9 hilabetean.

b.2. Enpresarekin iraupen mugatuko kontratua hitzartuta izatea; kasu horretan, enpresak, txanda-kontratuaz gainera, kontratu osagarria egin beharko du gutxienez b.1. edo b.3. atalean aurreikusitako baldintza betetzen duen 30 urtetik beherako pertsonarekin duen aldi baterako kontratu hori amaitzeko falta den denborari dagokion denboraz.

b.3. Enpresan bertan praktiketako kontratua edo prestakuntza eta ikaskuntza jasotzeko kontratua hitzartuta izatea, edo 1543/2011 Errege Dekretuan arautzen diren lanez kanpoko praktiken aldia garatzea, eta gero txandako langile izatea, kontratu-aldirako edo lanez kanpoko praktikaldirako ezarritako epearen barruan edo amaitu eta hurrengo egunean.

2)    Kontratu osagarria: enpresan gertatzen diren erretiro partzialen ondorioz enpresan bertan dauden langileen txanda-kontratuak betetzeko prozeduren inguruko aurretiko akordioak egonez gero, 1.a) atalean ezarri den adinaren gaineko betekizuna ez zaio aplikagarri izango txanda-langileari. Kasu horretan, laguntza eskuratzeko, enpresak, txanda-kontratuaz gainera, kontratu osagarria egin beharko du honako kasu hauetan: Euskal Enplegu Zerbitzuan langabe gisa inskribatuta dagoen 30 urtetik beherako pertsona batekin, kontuan hartuta kontratua hasten den egunean langabezia-egoeran egon beharko duela eta, kontratua hasi aurreko 9 hilabetean, altako administrazio-egoeran gutxienez 180 egun egon dela; edo praktiketako kontratua edo kontratazioa jarraitu ahal izateko prestakuntzarako edo ikaskuntzarako kontratua amaitu duela; edo 1543/2011 Errege Dekretuan arautzen diren lanez kanpoko praktiken aldia amaitu duela, gero kontratazioa egin ahal izateko, aldi baterako kontratu hori amaitzeko falta den denborari dagokion denboraz, gutxienez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2017.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Lanbide pone en marcha la nueva convocatoria de ayudas al Contrato Relevo (Consejo de Gobierno 26-07-2017) https://t.co/OXx6ks2YN4

Komunikabideek behera kargatzeko