Eu

Lanbidek martxan jarri ditu kanpoan dauden euskal enpresen lan-zentroetan kontratatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluan Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman du; akordio horren bidez, 2017. urterako gazte langabeak kanpoan dauden euskal enpresen lan-zentroetan praktikak egiteko kontratatzeko laguntzen deialdia onetsi du. Milioi bat euro baino gehiago erabiliko da horretarako.

Deialdi honen helburua da talentu gaztea garatzea, eta, horretarako, beren titulazioarekin bat datozen enpleguetan lanbide-esperientzia eskuratzea, eta euskal lan-merkatuan hobeto laneratzea, aukera-berdintasunaren eta 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak ezartzen duen gazteentzako enpleguaren ezinbesteko sustapenaren esparruan.

Laguntzek soldata-kostuen eta segurtasun sozialaren kostuen % 50 finantzatzen dute, honako muga honekin: 13.100 euro, unibertsitate-titulua duten pertsonei egindako kontratu bakoitzagatik; 11.800 euro, unibertsitatez kanpoko titulazioa duten pertsonei egindako kontratu bakoitzeko.

Deialdiak 34 urteko edo gutxiagoko gazte langabeen kontratazioa sustatzen du, aurretik lan-esperientziarik ez dutenena edo lan-esperientzia eskasa dutenena eta praktiketako kontratua sinatzeko aukera ematen dien titulazioa dutenena.

Lan-kontratuak 12 hilekoa izan beharko du, gutxienez, lanaldi osoan, eta titulazioarekin edo kualifikazioarekin lotutako enpleguak garatzeko. Kontratuak Espainiako estatutik kanpo euskal enpresen lan-zentroetan laneko funtzioak betetzeko 6 hilabete aurreikusi beharko ditu.

Euskal enpresa kontratatzaileak kanpoan lan-zentroak, partaidetzako enpresak edo enpresa-talde bereko enpresak izan beharko ditu, edo lankidetza-akordioen bidez edo zerbitzuak emateko kontratuen bidez lotutako enpresak.

35 urtetik gorakoak

Era berean, Artolazabal sailburuak, gaur, Gobernu Kontseiluan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren akordioaren berri eman du; akordio horren bidez, 35 urtetik gorako langabeak kanpoan dauden euskal enpresen lan-zentroetan praktikak egiteko kontratatzeko laguntzen deialdia onetsi du. 400.000 euro bideratuko dira.

Deialdi honen helburua da 35 urteko edo gehiagoko langileen laneratzea eta lan-asmoak hobetzea eta, horretarako, beren kualifikazioari eta/edo lanbide-esperientziari balioa ematea, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak ezartzen duen aukera-berdintasunaren esparruan, beren titulazioarekin edo kualifikazioarekin lotutako eta enpresa nazioartekotzeko prozesuekin zerikusia duten enpleguetan.

Era berean, helburua da euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzen laguntzea eta, horretarako, nazioartekotuta dauden edo nazioartekotzeko prozesuan dauden EAEko enpresei laguntzea.

Deialdiaren bidez, 35 urteko edo gehiagoko pertsonak kontratatzea sustatzen da, beren titulazioarekin edo kualifikazioarekin lotuta dauden eta enpresa nazioartekotzeko prozesuekin zerikusia duten enpleguetan gaitasunak eta/edo lanbide-esperientzia dutenak.

Egiten diren lan-kontratuek, gutxienez, 12 hilabete iraun beharko dute, lanaldi osoan, eta gutxienez 6 hilean lan-zereginak betetzeko aldia eduki beharko dute, Espainiako estatutik kanpoko lan-zentroetan. 

Diru-laguntzen zenbatekoa honako enpresa hauek finantzatzeko baliatuko da: langile kontratatuen soldata-kostuen eta segurtasun sozialaren kostuen % 50, honako muga honekin: 20.250 euro, 35 eta 49 urte bitarteko pertsonei egindako kontratu bakoitzeko; eta 22.500, 50 urteko edo gehiagoko pertsonei egindako kontratu bakoitzeko.

Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Hercoin
    2017.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Ayudas para la contratación en centros de trabajo de empresas vascas situados en el exterior ➡ https://t.co/zDJmRlkLbh

  • @EnpleguGizaEJGV
    2017.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    👉🏻 Ayudas para la contratación en centros de trabajo de empresas vascas situados en el exterior ➡ https://t.co/BEtdj2NDS0

Komunikabideek behera kargatzeko