Eu

Lanbidek martxan jarri ditu ohiko lan merkatuan enplegu lagundua bultzatzera bideratutako laguntzak (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluarekin hartutako akordioaren berri eman du; haren bitartez, onartu egin dute 2017 ekitaldirako ohiko lan merkatuan desgaitasuna duten pertsonen integraziorako neurri gisa enplegu lagunduko ekintzak garatzeko laguntzak. Horretarako, Lanbidek milioi bat euro baliatuko ditu. Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira. 2016an, 850.000 euro bideratu ziren horretara.

Programa honetako laguntzek, enplegu aukeren prospekzio eta detekzio helburuetan eta lan kontratu bidezko lan-munduratze helburuetan oinarrituta,  finantzatu egiten dituzte erakunde onuradunen Enplegu Lagunduko Unitateetako pertsona langileen soldata eta Gizarte Segurantza kostuak. Halaber, finantzatzen dute langileen zuzeneko kostuen % 10 zeharkako gastu gisa, kostu sinplifikatuen modalitatean.

Lan-kontratuek gutxienezko lanaldiko iraupen eta ehunekoaren baldintza bat bete behar dute deialdi honen oinarrietan onartuak izateko: gutxienez, sei hilabete luze izan behar dira, eta lanaldi osoko langile baliokidearen lanaldiko % 35eko dedikaziora heldu.

Deialdi honen bitartez, ohiko lanean hasi eta desgaitasuna duten pertsonen kopuruak gora egin du 2014tik eta, beraz, aurrera goaz pixkanaka enpleguan hasteko zailtasunak dituzten pertsonen aukera berdintasunen eta lan-inklusioaren bidean.

Enplegu Lagunduko Unitateak profesional anitzeko lantalde gisa eratzen dira eta, gutxienez, lan-prospekziogile eta lan-prestatzaileko figura bana dituzte. Dagozkien eginkizunen bitartez, kontratazio aukeren identifikazioari heltzen diote, postuak eta pertsona hautagai egokiak ezkontzen dituzte, lanpostuen arrazoizko egokitzapen beharrizanak detektatzen, eta zuzeneko laguntza eta prestakuntza ematen dituzten, lanpostuan hasi aurretik zein ohiko enpresako kontratazio denboran.

Enplegu Lagunduko Unitateek, albait autonomia handienaz eta antzeko postuetan diharduten pertsona langileen antzeko baldintzetan, desgaitasuna duten pertsonei lagundu egiten diete ohiko lan merkatuko enpresetan lan egiten eta integratzen.

Enplegu Lagunduko ekintzak ohiko merkatuan desgaitasun larria duten pertsonen lan-munduratzea babestera zuzenduta daude. Horretarako, ondorengo pertsonei zuzentzen zaie:

-      Adimen desgaitasuna dutenak: % 33ko maila edo gehiago aitortuarekin, buruko gaixotasuna edo burmuineko paralisia dutenak.

-      % 65eko maila edo gehiago aitortuarekin, desgaitasun fisikoa edo sentsoriala dutenak.

-      % 33ko maila edo gehiago aitortuarekin, entzuteko desgaitasunak dituztenak. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko