Eu

Beatriz Artolazabal eta Izaskun Landaida Vitoria-Gasteizen emakumeenganako erasoen aurka egindako kontzentrazioan

2017.eko uztailak 25
  • Santiago eguneko Neska eta Blusen jaia

VG 25 07 17

 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, gaur goizean, pasa den igandean neska gazte bat bortxatu izanagatiko arbuioa adierazteko Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen kontzentrazioan.

 Mobilizazioaren lema “Vitoria-Gasteiz eraso matxisten aurka” izan da, eta isilean egin da, hamar minutuz, hiriko Plaza Berrian, Santiago Eguneko Nesken eta Blusen jaiaren ospakizunean.

 Deialdian Gorka Urtaran alkatea, talde guztietako zinegotziak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidentea eta alderdietako batzarkideak, Pilar García de Salazar Arabako diputatu nagusiordea izan dira, erakundeetako beste ordezkari batzuen artean. Landaidak indarkeria kondenatu du eta biktimari laguntza eta elkartasuna adierazi dizkio, eta nabarmendu du “emakumeen indarkeriarik gabeko gizartea”ren aldeko apustua egin behar dugula.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Pedro Elosegi,