Berriak Hezkuntza
Eu

55 milioi unibertsitateaz kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako (Gobernu Bilera 2017-07-26)

2017.eko uztailak 26
  • Baldintzak betetzen dituen familia orok laguntza jasoko duela bermatzen du Eusko Jaurlaritzak
  • Joan zen ikasturtean 125.750 ikasle bekadun izan ziren Euskadin, eta 188.809 laguntza eman ziren
  • Eskaerak aurkezteko epea, irailaren 18tik urriaren 18ra zabalik 

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 2017-2018 ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez. Deialdiak 55 milioi euroko diru-kopurua du. 

Diru-laguntza edo beka hauek honako osagai hauetako bat edo zenbait har ditzakete bere baitan: kuota osagaia, irakaskuntzaren osagaia, joan-etorrietarako osagaia, egoitza osagaia, ikasmaterialetarako osagaia eta jantokiaren osagaia. Beka hauen onuradun izan daitezke 2017-2018 ikasturtean ondorengo ikasketa maila hauek burutuko dituzten ikasleak:

-Haur Hezkuntza

-Lehen Hezkuntza

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

-Batxilergoa

-Lanbide Heziketako zikloak

- Musikako eta Dantzetako oinarrizko irakaskuntzak nahiz profesionalak

-Arte plastikoak eta Diseinua

-Kirol irakaskuntzak 

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 18tik urriaren 18ra arte egongo da irekia. 

Joan den 2016-2017 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako 125.750 ikasle bekadun izan ziren Euskadin eta horien guztien artean 188.809 laguntza banatu ziren.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2017.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    55 millones para becas destinadas al alumnado de niveles no universitarios (Consejo de Gobierno 26-07-2017) https://t.co/Wd4qdDxT1g

Komunikabideek behera kargatzeko