55 milioi unibertsitateaz kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako (Gobernu Bilera 2017-07-26)
- Baldintzak betetzen dituen familia orok laguntza jasoko duela bermatzen du Eusko Jaurlaritzak
- Joan zen ikasturtean 125.750 ikasle bekadun izan ziren Euskadin, eta 188.809 laguntza eman ziren
- Eskaerak aurkezteko epea, irailaren 18tik urriaren 18ra zabalik
Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 2017-2018 ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez. Deialdiak 55 milioi euroko diru-kopurua du.
Diru-laguntza edo beka hauek honako osagai hauetako bat edo zenbait har ditzakete bere baitan: kuota osagaia, irakaskuntzaren osagaia, joan-etorrietarako osagaia, egoitza osagaia, ikasmaterialetarako osagaia eta jantokiaren osagaia. Beka hauen onuradun izan daitezke 2017-2018 ikasturtean ondorengo ikasketa maila hauek burutuko dituzten ikasleak:
-Haur Hezkuntza
-Lehen Hezkuntza
-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
-Batxilergoa
-Lanbide Heziketako zikloak
- Musikako eta Dantzetako oinarrizko irakaskuntzak nahiz profesionalak
-Arte plastikoak eta Diseinua
-Kirol irakaskuntzak
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 18tik urriaren 18ra arte egongo da irekia.
Joan den 2016-2017 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako 125.750 ikasle bekadun izan ziren Euskadin eta horien guztien artean 188.809 laguntza banatu ziren.
-
2017-07-27
Comentario de Twitter:
55 millones para becas destinadas al alumnado de niveles no universitarios (Consejo de Gobierno 26-07-2017) https://t.co/Wd4qdDxT1g