Eu

“Nire DSBE” Internet erreminta berria, prestazio sozialak jasotzen dituztenek Lanbiderekin duten egoera kontsulta dezaten

2017.eko uztailak 24
  • Ondokoak eskaintzen ditu, besteak beste, Nire DSBEk: kobrantza, atzerakin eta konpentsazioen historia, bidalitako ebazpenak, urteko kobrantzen egiaztagiriak eta espediente eguneratuak.
  • Aurten ere garatu den beste aplikazio batek, MEZUk, Lanbidek eskatzaileei eta erabiltzaileei bidaltzen dien mezuak unean bertan ikustea ahalbidetzen du.

 

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitza Prestazio Osagarria jasotzen dutenek beren espedientearen egoera kontsulta dezakete, gaurtik aurrera, Lanbideren webgunean (http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/mi-rgi/).

Biztanleei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko bere esfortzuaren baitan, Lanbidek bere webguneko erreminta informatiko berria garatu du, Nire DSBE izenekoa, praktikotasun irizpideei jarraituz. “Informatiboa izateaz gain, tokian bertan izapideak egitea ahalbidetuko duen webgune bat egin nahi izan dugu", azaldu du Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusi Borja Belandiak, kontsulta zerbitzu berria deskribatzerakoan.                                                                                   

Erabiltzailea eta pasahitza erabiliz Nire DSBEra sartu ostean, prestazio sozialeen hartzaileek “Nire Espedientea” lehen menu bat ikusiko dute non, datu pertsonalak kontsultatzeaz gain, espedientearen egoera eta jasotako DSBEaren eta EPOaren zenbatekoak kontsultatzeko aukera egongo den.

Beste atal batean, hartzaile titularraren alta data eta Bizikidetzako Unitateen kideak ikus daitezke.

Hirugarren atal batek egindako ordainketak erakusten ditu. Kontsultatu nahi den urtearen fitxan klik eginaz, jasotako hileroko zenbatekoak ikusiko dira, bai eta ordaina osatzen duten kontzeptuen zerrenda zehatza ere. Jasotako zenbatekoek atzerakinak edo konpentsazioak barne hartzen dituztenean, esaterako.

Nire DSBE erremintak, azkenik, jasotako ebazpenen historia ezagutzea ahalbidetzen du. Dokumentu hori ordenagailuan gorde daiteke. Atal berri honek urteko kobrantza egiaztagiriak eta espediente eguneratuak eskaintzen ditu ere.

 

Zerbitzu berriak

Nire DSBE erreminta azken hilabeteotan Lanbideko webguneak sartu dituen berrikuntza teknologiko ezberdinei gehitzen zaie. Guztien xedea da enplegu zerbitzu publikoak eskaintzen duen zerbitzua modernizatzea eta hobetzea. Hori da Eusko Jaurlaritzak aurtengo urtarrilean ireki zuen MEZU jakinarazpen zerbitzuaren kasua: Lanbidek eskatzaileei zein erabiltzaileei bidaltzen dizkien jakinarazpen guztiak unean bertan ezagutzea ahalbidetzen du.

Ohar mezuarekin batera, eskaria berritu ahal izateko edo Lanbideren lan eskaintzetan eta prestakuntza ikastaroetan izena emateko loturak igortzen ditu MEZUk.

MEZU Appstoren dago eskuragarri Iphonetan, eta Google Playen Android gailuen kasuan.

www.lanbide.euskadi.eus webguneak 9.980 bisita jaso ditu egunean, batez beste, 2017ko lehen hiruhilekoan. Euskal internautek gehien bisitatzen duten enplegu webgunea da. Lan-eskaintzez gain, Eusko Jaurlaritzako enplegu zerbitzuaren webguneak prestakuntza ikastaroen, enplegu-estatistiken, gehien eskatutako ogibideen eta DSBEari loturiko gaien inguruko informazioa eskaintzen du ere.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🔗 Infórmate aquí ➡ https://t.co/4lsKvs4TMM 🔗 https://t.co/dnMCMIHyp3

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🔗 Infórmate aquí ➡ https://t.co/4lsKvs4TMM 🔗 https://t.co/dnMCMIHyp3

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🔗 Infórmate aquí ➡ https://t.co/4lsKvs4TMM 🔗 https://t.co/dnMCMIHyp3

  • @iurkullu
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @EnpleguGizaEJGV: 🔗 Infórmate aquí ➡ https://t.co/4lsKvs4TMM 🔗 https://t.co/dnMCMIHyp3

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak