Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 570 milioi euroko gastua onartu du ikastetxe pribatuen hezkuntza-itunak finantzatzeko

2017.eko uztailak 26

Enplegua sortzeko laguntzen pakete bat ere onetsi du Eusko Jaurlaritzak

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen 2017-2018 ikasturteko hezkuntza-itunak gauzatu ahal izateko gastu aurreikuspena. Gastu aurreikuspena 569.916 eurokoa da, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak bileraren ondoren azaldu duenez.

Hezkuntza-itunak berritu edo izenpetzeko eskaera egin ahal izango dute, Euskadin honako ikasketa hauek eskaintzeko baimenduta dauden ikastetxe pribatuek: Haur Hezkuntza (bigarren zikloa), Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa. Era berean, Hezkuntza Bereziko gela egonkorrak eta zereginen ikasketarako gelak ere ituntzen dira.

Hezkuntza-itunen bidez, ikastetxe pribatuetako irakaskuntza-jardueratik eratortzen diren gastuak finantzatzen dira, aurrez aipaturiko etapa horietan. Ikastetxean matrikulaturiko ikasle kopuruaren eta osaturiko taldeen arabera kalkulatzen den diru-kopuru hori, pertsonal gastuetara (izan irakasle edo ez irakasle),  nahiz ikastetxeen ohiko funtzionamenduak eragindako gastuetara bideratzen da.

2017-2018 ikasturte honetan 299 itunpeko ikastetxe daude Euskadin: 34 Araban, 151 Bizkaian eta 114 Gipuzkoan. Orotara, 7.145 itunpeko gela batzen dituzte guztien artean, unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietakoak.

ENPLEGUA SORTZEKO LAGUNTZAK

Bestalde, enplegua sortzeko laguntzen pakete bat ere onetsi du Eusko Jaurlaritzak. Horren berri eman du gaur Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek

Horien artean nabarmentzekoak dira laguntza hauek: seme-alabak dituzten familientzako, tokiko erakundeek proiektuak sortzeko, ekintzaileak babesteko, orientazio-zerbitzuetarako, gazteak laneratzeko, errelebo-kontraturako, edo desgaitasunen bat duten pertsonen kontrataziorako.

Gainera, gaur baimendu da 4,5 milioi euroko gastua Euskadiko GGKEen ekintza humanitarioetarako proiektuak finantzatzeko.

2017-07-26 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Hezkuntza
    2017.eko uztailak 28

    Estimado Emilio:
    El incremento al que hace referencia no es tal. En la Orden económica aprobada en el Consejo de Gobierno, además de las aulas concertadas habituales, se incluyen por primera vez todas las aulas concertadas correspondientes a segundo curso de Formación Profesional Básica. Hasta ahora se aprobaban a través de órdenes económicas independientes.
    Con respecto al presupuesto para el presente año, el Departamento de Educación ha incrementado su presupuesto global en un 2,1% con respecto al ejercicio anterior.

    Gracias por utilizar Irekia y trasladarnos sus sugerencias.

  • 2017.eko uztailak 26

    Por lo que veo un incremento del 3,2%. Deseo conocer si existe al menos ese incremento en la Escuela Pública.
    Por otro lado ¿no opinan que es hora de actualizar la legislación a cerca de los Conciertos Educativos que posee 30 años?

Ekitaldiko kargudunak