Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

Tapia sailburuak Industria Planaren balioa nabarmendu du etorkizuneko enpresen eta industriaren oraingo premiak lantzeko baita

2017.eko uztailak 24

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute Cadena Ser irratian

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak 2017-2020 Industria Planaren balioa nabarmendu du. Plan horrek 1.225 milioi euroko zuzeneko aurrekontua du aurreikusita datozen lau urteetarako, Industria 4.0 du zeharkako ardatz gisa, eta langileen prestakuntza azpimarratzen du bereziki. Gainera, planaren ekintza-ardatzen artean enpresa txikiak eta ertainak babestea nabarmentzen da, zailtasunak dituzten horiek batik bat.

Horrela azaldu du gaur Cadena Ser irratiko Hora 14 Euskadi albistegian emandako elkarrizketa batean, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak lagundu egingo diela egoera konplikatuak bizitzen ari diren euskal enpresei. Hala, bere ustez Exekutiboak eta enpresek “eskutik joan behar dute” industriaren lehiakortasuna bermatzearren, eta horretarako inbertsioak egin eta hobekuntza-neurriak hartu behar dituzte enpresek. Sailburuak Edesa Industrial-en kasu zehatza aipatu du, eta hari eskatu dio landu ahal izango den “plan garden, zehatz eta fidagarri bat” aurkezteko.

Energiaren arloan, energia berriztagarriaren erabilera defendatu du Tapiak “herrialdea teknologikoki garatzen jarraitzeko" funtsezko elementu gisa. Hala, adibide gisa jarri du Haizea Wind proiektua, 55 milioi euroko inbertsioarekin, itsas dorre eolikoak eraikitzen jardungo duena eta 200 lanpostu inguru sortzeko asmoa duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak