Berriak Hezkuntza
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak etorkizunean ESS Bilbao Europako partzuergoan sartzeko baldintzak adostu dituzte

2017.eko uztailak 21

Gaur arratsaldean ESS Bilbaoko zuzendaritza kontseiluaren bilkura egin da. Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburu eta ESS Bilbaoko zuzendaritza kontseiluko presidenteak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturako sailburuak parte hartu dute. Espainiako Gobernuaren ordezkari lanetan, Carmen Vela Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako estatu idazkari bertaratu da.

 Bilkuran, bi gobernuek Espainia, bazkide sortzaile gisa, ERIC (European Research Infraestucture Consortium) ESSen sartzeko baldintzak adostu dituzte.  Gobernu biek zehaztu dute ERICekin hartutako akordioak betetzeko beharrezkoa izango den diru ekarpena. Azpiegitura 2025ean bukatuta egotea espero da.  

 Espainiako Gobernuak 42 milioi baino zerbait gehiago jarriko du espalazio iturriaren eraikitze lanetarako, eta Eusko Jaurlaritzak 22 milioi euro jarriko ditu. Zenbateko horretan 2017. urterako eskatuko den 18 milioiko mailegua sartuta dago. Zenbaki hauekin, Espainiak %3arekin hartuko du parte ESS Lunden. 2018ko apirila baino lehenago aurreikusten da bat egitea.

 ESS Bilbaok jarraitu egingo du Europako espalazio iturriarekin lehenago adostu bezala gailuen ekarpenak egiten.

 Halaber, akordioak hasieran egindako ituna betetzea bermatzen du, ikerketari eta Euskadiko zientzia-ikerketa-industria sarera ezagutza transferitzeari bultzada bat emateari dagokionez: zientzia eta teknologiaren garapena, bereziki partikulen azelerazioaren arloan eta neutronikan. ESS Bilbaok egiten duen lanarekin batera, Eusko Jaurlaritzak aipatutako arloetan programa zientifiko-teknologikoak bultzatzera bideratuko du ahalegin ekonomiko baliokidea.

 Lortutako akordioari esker, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, ESS Bilbao Partzuergoaren bitartez, Europako ikerketa proiektu nagusietako bat bultzatzen jarraituko dute.   

 

 Bilbao, 2017ko uztailaren 21a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau