Hauteskundeak 2024
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

2017ko bigarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 15,9koa da: Iazko hiruhileko berdinarekin alderatuta zazpi puntu baino gehiago jaitsi da

2017-07-22
  • Langabezia-tasak

Biztanleriaren Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) 2017ko bigarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu berri direla-eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.  Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du inkesta hau eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren datuak helarazi dizkio.

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 15,9koa da 2017ko bigarren hiruhilekoan, 16 urtetik gorako biztanleria osoarena (% 11,0) baino handiagoa. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta langabezia-tasa ia hiru puntu jaitsi da (% 18,7koa baitzen 2017ko lehenengo hiruhilekoan).

Eta iazko hiruhileko berdinari erreparatzen badiogu jaitsiera zazpi puntukoa baino handiagoa izan da, orduko % 23,2tik oraingo % 15,9ra pasatuz.  Gazteen langabezia-tasaren jaitsiera bat dator biztanleria orokorrari dagokion tasak izandakoarekin, baina gazteen kasuan jaitsiera nabarmenagoa izan da.

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen (lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen) ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

Gizon gazteen langabezia-tasa emakume gazteena baino handixeagoa da (% 17,1 eta % 14,5, hurrenez hurren).  Lurralde historikoei dagokienez, Arabak du gazteen langabezia-tasarik handiena (% 19,3); ondoren Bizkaikoa dator (% 17,7) eta Gipuzkoan jaso da tasarik txikiena (% 11,8).

 

 

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @AzalgorriBilbao
    2017-07-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La tasa de paro de la juventud vasca de 16 a 29 años en el segundo trimestre de 2017 es del 15,9 % ➡ https://t.co/rcZuQW626C

  • Argazkia SN Robot
    @ConsejeroD7
    2017-07-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La tasa de paro de la juventud vasca de 16 a 29 años en el segundo trimestre de 2017 es del 15,9 % ➡ https://t.co/rcZuQW626C

  • Argazkia SN Robot
    @mikel_uriguen
    2017-07-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La tasa de paro de la juventud vasca de 16 a 29 años en el segundo trimestre de 2017 es del 15,9 % ➡ https://t.co/rcZuQW626C

  • Argazkia SN Robot
    @caritas_bizkaia
    2017-07-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La tasa de paro de la juventud vasca de 16 a 29 años en el segundo trimestre de 2017 es del 15,9 % ➡ https://t.co/rcZuQW626C

  • Argazkia SN Robot
    @ahedojl
    2017-07-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La tasa de paro de la juventud vasca de 16 a 29 años en el segundo trimestre de 2017 es del 15,9 % ➡ https://t.co/rcZuQW626C

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)