Eu

Ispasterrek bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

2017.eko uztailak 20
  • Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Garbiñe Sáenz de Buruaga alkateak, gaur goizean, hitzarmena sinatu dute
  • Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen Age-friendly Environments Programme ekimenaren barruan kokatzen da
  • Amilibia: “adinekoen ongizateak gure eguneroko bizitzaren zati izan behar du eta, horretarako, espazio publikoak eta herritarren harremanak berreskuratu behar dira”
  • “Bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”

 

VG 17-07-20

Garbiñe Sáenz de Buruaga Ispasterreko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

 

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da. Tresna eraginkorra da adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia aprobetxatzen eta beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak dauzkaten beharrizan, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzeko gizartean parte hartzen laguntzeko. Tresna horrek, aldi berean, laguntza, babesa eta segurtasuna ematen die eta proiektuaren garapenaren lider bilakatzen dira.

 

Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

 

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 47 udalerrik osatzen dute. Hainbat tamainatako herri eta hiriek. Herri eta hiri horiek errealitate desberdinak dituzte, eta parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzearen aldeko apustuak egiten dituzte; udalerriaren eskumen-arloetan aldaketak sartzearen aldeko apustuak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko; adinekoek herriko bizitzan ongizatearen sortzaile gisa irudikatzen duten ahalmenaren aldeko apustuak; eta Euskadin laguntasun-ekimenen sarea sortzearen aldeko apustuak.

 

Euskadi Lagunkoia sarea honako berrogeita zazpi udalerri hauek osatzen dute: Abadiño; Abanto Zierbena; Alegria-Dulantzi; Amurrio; Antzuola; Añana; Armiñon; Azkoitia; Basauri; Beasain; Berantevilla; Bergara; Bermeo; Bilbao; Campezo/Kanpezu; Donostia-San Sebastián; Durango; Ea; Eibar; Erriberagoitia/Ribera Alta; Eskoriatza; Getxo; Hondarribia; Idiazabal; Igorre; Irun; Iruña Oka; Irura; Ispaster, Kuartango; Lantaron; Larrabetzu; Legazpi; Lekeitio, Ordizia; Orio; Ormaiztegi; Santurtzi; Urnieta; Urretxu; Valdegovia/Gaubea; Vitoria-Gasteiz; Zaldibia; Zanbrana; Zarautz; Zestoa; eta Zumarraga. Arabako Bernedok eta Maeztuk sarearen gaineko interesa erakutsi dute.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PodemVdm
    2018.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Ispaster se une a la red Euskadi Lagunkoia de municipios amigables con las personas mayores https://t.co/xdNE5SENVB

  • @Bizitzen
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ispaster se une a la red Euskadi Lagunkoia de municipios amigables con las personas mayores https://t.co/RLeIuy2iFB https:…

  • @lanbideejgv
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Ispaster se une a la red Euskadi Lagunkoia de municipios amigables con las personas mayores https://t.co/RLeIuy2iFB https://t.co/hxf5Z5P5ws

  • @gailetamaria
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster se une a la red #EuskadiLagunkoia de municipios amigables con las personas mayores ➡ https://t.co/09yDj9pKoY https://

  • @Ingurukomej
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster se une a la red #EuskadiLagunkoia de municipios amigables con las personas mayores ➡ https://t.co/09yDj9pKoY https://

  • @Ingurukomej
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster-rek bat egin du #EuskadiLagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin ➡ https://t.co/4RaDfy53ic https:…

  • @EuskadiLagunkoi
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster-rek bat egin du #EuskadiLagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin ➡ https://t.co/4RaDfy53ic https:…

  • @EuskadiLagunkoi
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster se une a la red #EuskadiLagunkoia de municipios amigables con las personas mayores ➡ https://t.co/09yDj9pKoY https://

  • @Bizitzen
    2017.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Ispaster-rek bat egin du #EuskadiLagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin ➡ https://t.co/4RaDfy53ic https:…

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Garbiñe Saenz de Buruaga