Berriak Hezkuntza
Eu

Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate heziketarako Klusterra eratu da

2017.eko uztailak 20

Gaur arratsaldean, Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate heziketarako klusterra eratu da.

 Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua presidente duela, Klusterra Euskadiko heziketa zentroen lehen elkarte handia da, eta bi helburu nagusi ditu:

 

  • Unibertsitate/ikerketa eragileen eta enpresen arteko aliantza egonkorrak sortzea, beren arteko lankidetza eta berrelikadura segurtatzeko eta, hartara, ezagutza sortu eta transferitzeko; baita Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza politikei buruzko informazioa partekatzea ere.
  • Graduko prestakuntza eta gradu ondoko bizitza osoko prestakuntza eskaintzak garatzea, erantzun eraginkorrak eman eta moldakortasun handia eta enplegagarritasun handia duten profesionalak prestatzeko.

 

Euskadin finkatutako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Eskola eta Fakultateek ez ezik, Klusterrean parte hartuko dute CONFEBASK Euskadiko Enpresarien Konfederakuntzak eta Industria 4.0ko Gidaritza Taldeak, azken hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planean integratuta. 

 

Gaur eratutako Klusterrak, jada aipatutako helburu nagusiez gain, beste batzuk ere baditu:

 

  • Euskadiko unibertsitate ikastetxeen arteko koordinazioa sustatzea, unibertsitate ikastetxe bakar baten eremua gainditzen duten estrategiek behar dituzten prestakuntza beharrizanei eta ikertzaileei erantzuna emateko.
  • Graduatuen lan-munduratzea hobetu eta horien jarraipena egitea.
  • Unibertsitate heziketako nazioartekotzea eta berrikuntza sustatzea. 

 

Klusterreko kideen ustez, beharrezkoa da produkzio sareak dituen premiak sakonago ezagutzea, Euskadiko enpresa eta erakundeekin harreman estua izango duen unibertsitate heziketan aurreratzeko. Horregatik, Klusterrak gogoeta bat bultzatuko du Euskadiko unibertsitate heziketak alde horretatik behar dituen aldaketak eta hobekuntzak zehazteko. Horretarako, Klusterrak bere gogoetak adieraziko dizkio Hezkuntza Sailari ikasketa dual izatera luze gabe pasa beharko liratekeen unibertsitate heziketei buruz.

 

Uda eta gero, Klusterrak lehen ekimenei ekingo die; Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitatea-Enpresa estrategiak bultzatuta, aurreikusi da, adibidez, AIC- Automotive Intelligence Center-en enpresa-unibertsitate ikasgela bat martxan jartzea. Irakaskuntza arloan eta ikerketa arloan ere lankidetza-prestakuntza proiektuak garatuko dituen ikasgela bat da.  

 

Klusterraren sorrerak joan den urrian Donostian izandako topaketa batean du jatorria, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak elkarrekin antolatutako Unibertsitatea-Enpresa Foruma baliatuz. Lehendabiziko aldiz, Hezkuntza Sailak Euskadiko Ingeniaritza Eskola eta Informatika Fakultateetako arduradunak bildu zituen. Bilkura hartan, aurkezle guztiek fakultate guztien arteko lankidetza hobetu eta bultzatzearen garrantzia nabarmendu zuten, hurrengo urratsa industrien arteko koordinazioa izan dadin. Lehen topaketa horren ondorioz, joan den ekainaren 6an Urkullu lehendakariak “Euskadiko Unibertsitatea-Enpresa estrategia” aurkeztu ez ezik, Euskadiko ingeniaritza, zientzia eta teknologiako unibertsitate heziketarako klusterra sortu da.

 

 Klusterraren osaera

 Presidentetza

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

 Idazkaritza

Euskampus

 Eragileak

Industria 4.0 AIC Gidaritza Taldea

CONFEBASK (SEA-ADEGI-CEBEK)

 Heziketa zentroak

Informatika Fakultatea, UPV/EHU

Kimika Zientzien Fakultatea, UPV/EHU

Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU

Bilboko Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, UPV/EHU

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola, UPV/EHU

Ingeniaritza Fakultatea, Deustuko Unibertsitatea

Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitate

Makina Erremintaren Institutua, IMH

Tecnum

 

 

 

 

 

 

Vitorias-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @edubara
    2017.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Constituido el Cluster de la formación universitaria en Ingeniería, Ciencia y Tecnología de Euskadi ➡ https://t.co/C8LuNsMoFf h…

  • @pereda_carlos
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate heziketarako Klusterra eratu da ➡ https://t.co/c4r65T3ZIM https…

  • @Confeformacion
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate heziketarako Klusterra eratu da ➡ https://t.co/c4r65T3ZIM https…

  • @ikas_info
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Constituido el Cluster de la formación universitaria en Ingeniería, Ciencia y Tecnología de Euskadi ➡ https://t.co/C8LuNsMoFf h…

  • @euskadinnova
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Constituido el Cluster de la formación universitaria en Ingeniería, Ciencia y Tecnología de Euskadi ➡ https://t.co/C8LuNsMoFf h…

  • @gananzia
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    Constituido el Cluster de la formación universitaria en Ingeniería, Ciencia y Tecnología de Euskadi https://t.co/6IuVcbDG7g

Ekitaldiko kargudunak