Berriak

URA ikertzen ari da Aguraineko araztegiaren kontrolatu gabeko isurketa berria

2017-07-20

URA ikertzen ari da atzo Aguraineko araztegitik Zadorra ibaira heldu zen tratatu gabeko hondakin-uren isurketa berria. Instalazioaren titularrak ez zuen sarrerako ponpaketan gertatutako hutsegitea atzeman. 

Ponpaketaren hutsegiteak tratatu gabeko isurketa sortu zuen, aurretik araztegira bideratzeko beharrezko urratsa igaro gabe.

Isurketa atzeman eta gero, 112a ohartarazi zuten; horrek segurtasun-protokoloa abian jartzea ahalbidetu zuen, eta parte hartu behar zuten erakunde guztiak jakinaren gainean egotea. Jakinarazpena jasotakoan URAren ikuskaria bertaratu eta laginak hartu zituen. 

Dagokion ikerketaren ondoren, errekerimendu edo neurri berriak hartzeko beharra aztertuko da ponpaketa eta araztegiaren azpiegituraren kontrola eskatu eta kontrolatu gabeko isurketak errepikatzea ekiditeko. 

URAk Aguraingo aglomerazioaren isurketaren etengabeko jarraipena egiten du. Isurketa horrek baimen bat dauka isurketa horrek betebeharreko baldintzak ezartzen dituena honako puntu hauen inguruan: hainbat parametroren kontzentrazio mugak, arazketa prozesuaren ezaugarriak, isurketak kontrolatzeko sistema, ibaira isurtzen denaren analitikak edo larrialdi egoeratan jokatzeko modua.

2 iruzkin
  • @delilop57
    2017-07-20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: .@uraEJGV investiga el vertido incontrolado de la depuradora de #Agurain ➡ https://t.co/shoeW3dPzI

  • @uraEJGV
    2017-07-20

    Comentario de Twitter:
    @uraejgv investiga el vertido incontrolado de la depuradora de #Agurain
    https://t.co/FnmEsp0GSi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)