Berriak Lehendakaritza
Eu

Bombas Azcue fabrika berriaren inaugurazioan izan da Lehendakaria

2017.eko uztailak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Bombas Azcue fabrika berriaren inaugurazioan izan da gaur Iñigo Urkullu Lehendakaria, Zestoan. Bertan, enpresei zuzendutako laguntza azpimarratu du eta helburu horrekin gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak aste honetan bertan aurkeztu duela 2017-2020 Industria Plana, 1.225 milioi euroko zuzeneko aurrekontua aurreikusten duena datozen lau urteetarako. “Exekutiboak konfiantza du enpresetan, beti izango gaituzte gertu”, ziurtatu du. 

Planta honen inauguraziora bertaratu dira baita ere Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako foru diputatu Ainhoa Aizpuru, eta Zestoako alkate Josetxo Mendizabal. Enpresako arduradun gorenak ere izan dira bertan.

“Etengabeko prestakuntzaren, partaidetzaren eta pertsonen promozioaren alde apustu egiten duen” industria defendatu du Lehendakariak, eta eredu horren adibide gisa jarri du Bombas Azcue, “etorkizunean inbertitu eta konfiantza sortzen duen” enpresa. Urkulluk “euskal ekonomiaren eragile gisa” jarria du konfiantza industrian. Izan ere, industriak Euskadin BPGaren % 25 adieraztea eta langabezia % 10aren azpitik jaistea hartu du helburutzat euskal Exekutiboak. 

Hala, asteartean, 2017-2020 Industria Plana onetsi zuen Gobernu Kontseiluak, enpresen jarduera babesteko eta enplegua sortzeko neurriak biltzen dituena. Urkulluk dio jabetzen dela enpresa horietako batzuk izaten ari diren zailtasunez eta euskal instituzioen laguntza defendatu du erronkei aurre egiteko eta lehiakortasun handiagoa sortzeko. “Eusko Jaurlaritzak eta instituzio guztiek euskal enpresari eta industriari babesa ematen eta laguntzen jarraituko dugu”, adierazi du. 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @madeinbasque
    2017.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @JavierZarraona1
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @grupospri
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @euskadinnova
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @enpresadigitala
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @eajpnvparlament

    RT @Gob_eus: El Lehendakari @iurkullu acude a la inauguración de la nueva fábrica de Bombas Azcue ➡ https://t.co/NfI4YMTXzD https://t.co/Hd

  • @deiEJGV
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https:…

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari @iurkullu acude a la inauguración de la nueva fábrica de Bombas Azcue ➡ https://t.co/NfI4YMTXzD https://t.co/HdfGYDzbH0

  • @arantxa_tapia
    2017.eko uztailak 21

    Comentario de Twitter:
    #BombasAzcue fabrika berriaren inaugurazioan izan gara Lehendakariarekin batera Zestoan > https://t.co/Bkc1UBILz5 https://t.co/ERgaFQyvQf

Ekitaldiko kargudunak