Eu

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Soziolinguistika Klusterrarekin lankidetzan sustatutako ikastaro batek euskararen osasuna aztertuko du

2017.eko uztailak 19

Euskararen VI. Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Erabileraren Neurketa azken asteotan aurkeztu ostean, ‘Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan’ ikastaroak gure hizkuntzaren osasuna aztertuko du egunotan. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) urtero antolatzen dituen Uda Ikastaroen barnean sustatu dira jardunaldiak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Soziolinguistika Klusterraren arteko lankidetzari esker. Guztira, bost hitzaldi eta hiru mahai-inguru izango dira bihar eta etzi. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hasiera ekitaldian hitz egingo du.

Donostiako Miramar Jauregian izango dira jardunaldi hauek eta izena emateko aukera bihar arte izango da. Ikastaroaren balio akademikoa 20 ordukoa izango da. Jardunaldien helburu nagusia da euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketak (Inkesta Soziolinguistikoa eta Soziolinguistika Klusterrak egindako Kale Erabileraren Neurketa) oinarri hartuta, hizkuntzaren egoeraz hausnartzea.

Ikastaroaren xedeen artean honakoak ere badaude:

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea.
  • Euskararen erabileraren bilakaeraz, egoeraz eta norabideaz hausnartzea.
  • Euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.

 

Euskararen egoeraren inguruko gogoeta egiteko arlo ezberdinetako adituak izango dira eta iritzi trukaketa sustatuko da. Tartean, antolatuko den mahai-inguruetako batean Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Mikel Arregi Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria eta Mathieu Bergé Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia izango dira.

Uda Ikastaroak Fundazioarekin batera bultzatutako elkarlanari esker izan da posible aurtengo egitaraua:

2017ko uztailaren 20a

09:00 - 09:15  Dokumentazio banaketa eta hasiera ekitaldia.

09:15 -  10:30 Hitzaldia:  ‘VI. Inkesta Soziolinguistikoen emaitzen haritik tiraka:  euskararen erabileran eragiten duten faktoreak’.

Jon Aizpurua Espin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako plangintza eta azterlanetako arduraduna. Eusko Jaurlaritza- HPS (Gasteiz).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Euskal Herriko hizkuntzen kale-erabilera eta erabileraren araberako udal-tipologiaren proposamena’.

Olatz  Altuna  Zumeta, proiektu zuzendaria.  Soziolinguistika Klusterra.

12:00 - 12:15 Geldiunea.

12:15 - 13:30 Hitzaldia:  ‘Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka’.

Iñaki  Martinez De Luna  Perez de Arriba, soziolinguista. Soziolinguistika Klusterra.

13:30 – 15:00 Geldiunea.

15:00 - 16:15  Mahai-ingurua:  ‘Euskararen erabileraren aktibazioan,  zer dago gizarte eragileen esku?’

Paul Bilbao, Kontseilua. 

Iker Martinez de Lagos, Topagunea. 

Mertxe Mugika, AEK. 

Garikoitz Goikoetxea (Moderatzailea), kazetaria. Berria

16:15 - 18:00 Mahai-ingurua. ‘Zertan da euskararen sustapena Euskal Herriko hiru eremu administratiboetan?’

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.

Mikel  Arregi  Perez, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea. Nafarroako Gobernua.

Mathieu  Bergé, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) presidente ohia.

Nerea Azurmendi (moderatzailea), kazetaria. El Diario Vasco.

 

 

2017ko uztailaren 21a

 

09:15 - 10:30   Hitzaldia: ‘Demolingüística del euskera: similitudes y divergencias con la lengua catalana’ (‘Euskararen demolinguistika: katalanarekiko antzekotasunak eta dibergentziak’)

Natxo  Sorolla, Xarxa CRUSCAT eta Universitat Rovira i Virgili (Tarragona).

10:30 - 10:45. Geldiunea.

10:45 - 12:00  Hitzaldia: ‘Vitality thresholds in the demography of minority language groups’ (Bizitasun-atalasea hizkuntza minorizatuetako demografian).

Bethan Webb. University of the Highlands and Islands. Scotland

 12:00 - 12:15            Geldiunea.

12:15 - 13:30  Mahai-ingurua.Euskararen erabilera sustatzeko unibertsitatearen begirada’.

Estibalitz  Amorrortu Gómez. Irakaslea  Deustuko Unibertsitatea.

Asier Irizar. Irakaslea. Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI).

Jone Miren Hernandez. Irakaslea.  EHU/UPV.

Ana Urkiza. Irakaslea  Deustuko Unibertsitatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak