Berriak
Eu

87.900 espediente berrikusiko dira urtea amaitu aurretik, gizarte laguntzen inguruko edozein “susmo” mota baztertzeko asmoz

2010.eko azaroak 23

Eusko Jaurlaritzak behingoz bukarazi nahi du gizarte larrialdietako laguntzak eta diru-sarrerak bermatzeko errentak jasotzeko orduan “gaur bai eta bihar ere bai” zalantzak sorrarazten ari den balizko iruzurren kontua

87.900 espediente baino gehiago berrikusiko ditu, urtea amaitu aurretik, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Ogasunekoak, larrialdiko laguntzak, etxebizitzaren osagarria edota diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonek legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Eusko Jaurlaritzak amaitu nahi du 2011ko aurrekontuetan 325 milioi euroko partidarekin kontatuko duten laguntza horien inguruan sortzen diren etengabeko eta “eguneroko” “susmoekin”. "Ez da fidatzen ez garelako, gure betebeharra delako baizik", adierazi du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilariak; bere esanetan, Exekutiboak gizarte laguntzarako bideratzen duen aurrekontu partida “nahiko garrantzitsua da” eta hura berrikustea beharrezkoa da. Irregulartasunen bat antzematen bada, Eusko Jaurlaritzaren betebeharra da eskumeneko erakundetan, udaletan eta aldundietan laguntza horien etendura agintzea, zigorren ezarpenera pasatzeko. Berrikuste prozesu horretan zainduko da, laguntza jasotzen duena enplegu bilaketan aktibatuta egotea, ohiko etxebizitzaz gainera dagozkion higiezinen jabegoa egiaztatzea eta bere errolda egoera (gaur egun, etxebizitza bakoitzeko 2 pertsonari soilik dagokio gizarte laguntzak jasotzea, metaketak saihesteko).

Hemendik urte amaiera bitartean, Ogasun zein Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak diru-sarrerak bermatzeko errenta hartzaileen 54.000 espediente berrikusiko dituzte, 14.800 etxebizitzaren osagarrienak eta 19.000 gizarte larrialdiko laguntzenak. Guztira 89.000 espediente baino gehiago, jarraian kontrol baten eraginpean jartzeko, hartzaileek gizarte laguntza bat jaso ahal izateko legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Neurri honekin, laguntza hauek emateko orduan aipatzen diren balizko irregulartasunen inguruko “etengabeko susmoak” baztertzea bilatzen da. Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilariak azaldu du erabaki hori ez dela hartu "fidatzen ez garelako", "gure betebeharra delako baizik". Datorren urteko gizarte laguntzetan Eusko Jaurlaritzako aurrekontuaren 325 milioirekin kontatuko da, "kopuru horren garrantzia halakoa izanik, zalantzak eta susmoak baztertu behar dira" auzi honetan. Berrikuste prozesu horretan zainduko da, bereziki, laguntza jasotzen duena enplegu bilaketan aktibatuta egotea, ohiko etxebizitzaz gainera dagozkion higiezinen jabegoa egiaztatzea eta bere errolda egoera (gaur egun, etxebizitza bakoitzeko 2 pertsonari soilik dagokio gizarte laguntzak jasotzea, metaketak saihesteko).

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilaria, asteroko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan mintzatu da, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, Exekutiboan onartu diren auzien berri emateko.

Auzi horrez gainera, Gobernu Kontseilariak, 2011ko urtarrilaren 1ean Lankidetzaren Agentzia berria indarrean jartzea ahalbidetuko duen dekretua onartu du, zeinek egitura handiagoarekin eta 51 milioi euroko aurrekontuarekin kontatuko duen. Egun horretan bertan, halaber Familiaren Behatokiaren jarduera estreinatuko da, hau da, Enplegu eta Gizarte Gaien Sailarekin atxikiko den azterketa, ebaluaketa, kolaborazio eta aholkularitza teknikoaren zerbitzua, etengabe aztertuko dituena EAEko familiaren errealitatea, egoera, eta arazo ezberdinak, baita Familien Laguntzarako legearen aplikazioan garatu politiken inpaktua ere.

Baliabide berri hau erabakigarria izango da etorkizuneko familien laguntzarako III. Plana, hain zuzen egun Enplegu eta Gizarte Gaien Saila jorratzen ari dena, eratzeko orduan.

Euskadiko Familien Behatokiko jarduerak, Loli García familia Politikaren egungo zuzendariaren ardurapean, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko langileen edo erakunde laguntzaileen bidez egingo dira. Behatokian 65.000 euroko aurrekontuarekin kontatzen da, kanpora begira eginiko azterketen kostuak eranstea ahaztu gabe.

2008an, Euskadin guztira 794.387 etxe zenbatu ziren. Bere tipologia aztertzean, aurreko garaietako ezohiko familia forma batzuen batez besteko kopurua hedatuz joan dela. Adibidez, guraso izan osteko etxeek, hau da, seme-alaba emantzipatuen guraso bikoteenak, % 15a eratzen zuten. Era berean, pertsona bakarreko etxeak ugaritu dira (% 18), askotan pertsona horiek 70 urtetik gorako emakume alargun ala bananduak izanik.

Bestalde, familia loturarik gabeko pertsona anitzeko etxeak ere ugaritu dira, hau da, euren artean ahaidetasunik ez duten bi ala pertsona gehiagorekin eratuak (2008an etxe guztien % 1,4 ordezkatzen dute), horren arrazoi nagusia, hein handi batean, immigrazioaren gorakada izanik. Euren artean ahaidetasunik ez duten pertsonekin eratzen diren etxetan bizi diren pertsonen % 39 atzerritarrak dira eta portzentaje hori bi ala familia nukleo gehiago hartzen dituzten etxetan bizi diren atzerriko pertsonen kasuan berdintsua da (% 32).

Fronte Polisarioarekin bilera


Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako kontseilaria bihar bilduko da Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariarekin. Hitzordu hori, Idoia Mendia Exekutiboko bozeramailearen esanetan, Euskadik Saharako herriarekin mantentzen duen harremanaren ildoari jarraiki ospatuko da. Mendia andreak, herri sahararraren aurkako Marokoren indarkeria “errefusatzen” du eta ikerketa independentearen beharra aldarrikatu du, gatazka honen inguruko arduradunak agerian uzteko.

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (20101.11.23)

 

Iruzkin bat
  • @JEtxeberria
    2010.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 87.900 expedientes serán revisados antes de final de año para emilinar cualquier tipo de "sospecha" sobre las... http://bit.ly/ghk5mz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea; Gemma Zabaleta, sailburua