Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren jardueraren balantzea 2017ko lehenengo seihilekoan

2017.eko uztailak 19

María Jesús Múgica Osakidetzako zuzendari nagusiak 2017ko lehen seihilekoaren Osakidetzaren jarduerari eta itxaron zerrendari buruzko balantzea aurkeztu du:

LEHEN MAILAKO ARRETA

Lehen Mailako Arretan, oro har,  jarduera-mailak modu bertsuan jarraitu du 2017an, bai kontsulta medikoetan, bai erizaintzako kontsultetan, eta aldakuntza arinak izan dira medikuntzan eta pediatrian.

Paziente bakoitzari eskainitako denbora ez da aldatu eta 10 minutu inguruan mantendu da.

Kontsultak eskuragarriago ipini dira telefono bidezko kontsulten bidez; hala, 2017ko lehen seihilekoan modalitate horretako 1.386.808 kontsulta izan dira orotara. Horren esan nahi du guztira izandako kontsulten % 22,4 telefono bidez artatu direla. Telefono bidezko kontsultek balioespen handia dute herritarren artean, osasun-zentroetara eta anbulatorioetara joatea saihesten baitute; hala, osasun-profesionalak zuzenean artatzen ditu pazienteak kontsultara joan beharrik izan gabe.

Kontsulta mediken guztizkoari dagokionez, iazko seihileko bereko datuen antzekoak izan dira aurten ere; hala, 6.184.053 kontsulta egin dira.

Erizaintzan 1.941.928 kontsulta egin dira, 2016ko epealdi berean eginikoen oso antzekoa den zifra, eta horren modalitate ezberdinen artean, nabarmendu behar da erizaintzako etxeko kontsultak handitu direla (% 1) eta baita erizaintzako-prozedura kopurua ere (% 3,3).

(*) Hemen kontsultatu dezakezu txostena

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetzaren jardueraren balantzea 2017ko lehenengo seihilekoan. https://t.co/8hx7jBGqqr

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetzaren jardueraren balantzea 2017ko lehenengo seihilekoan. https://t.co/8hx7jBGqqr

  • @AzalgorriBilbao

    RT @jdarpon: Balance de actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2017 https://t.co/kOKx3oDw3F

  • @EduardGToledano
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Balance de actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2017 https://t.co/kOKx3oDw3F

  • @eduardo_maiz
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Balance de actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2017 https://t.co/kOKx3oDw3F

  • @PacienteActivo
    2017.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    María Jesús Múgica, ha presentado balance actividad y lista de espera de Osakidetza primer semestre de 2017 ➡ https://t.co/fCuiMnA1CE

Ekitaldiko kargudunak