Berriak Lana eta Justizia

Hitzarmena UPV/EHU-rekin, unibertsitateko ikasleen praktiketarako (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017-07-18

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko hezkuntzako lankidetza-hitzarmena onetsi du, Psikologiako Graduko, Osasun Psikologia Orokorreko eta Gizarte Laneko titulazioen ikasleek praktika akademikoak egiteko. 

Praktikak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko Auzitegiko Psikiatria Ataletan dauden Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitateetan egingo dira, bai eta Ekipo Psikosozial Judizialean ere; horiek Lan eta Justizia Sailari atxikita daude.

Helburua da ikasleei prestakuntza akademikoan berenganatu dituzten ezagutzak osatzeko aukera ematea, lanbide-jardueretan jarduteko prestakuntza emango dieten gaitasunak eskuratzea, beren enplegagarritasunerako bide ematea eta ekintzailetzarako gaitasuna sustatzea. 

Hitzarmena lau urtez egongo da indarrean, eta luzatu ahalko da, urteka, gehienez beste lau urtez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko