Eu

Eusko Jaurlaritzak 333.600 euro bideratuko ditu antzerkian, zineman, musikan eta literaturan kultura-sormena sustatzera (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017.eko uztailak 18

Deialdiak bi modalitate berri ditu: ‘gazteentzako euskarazko literatura-testuak’ eta ‘euskarazko ipuin eta nobela laburrak’ 

Gobernu Kontseiluak 2017 ekitaldian kultura sortzeko diru-laguntzak onartu ditu bere gaurko saioan. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako deialdi berri honek orain arteko modalitateei eutsi eta beste bi gehitzen ditu: ‘euskarazko literatura-testuak, gazteei zuzenduta’ eta ‘euskarazko ipuin eta nobela laburrak’ Deialdi honetara bideratutako aurrekontua, guztira, 333.600 euroko da, iaz baino 43.600 euro gehiago. 

Deialdi honen helburua kulturaren sormena esparru hauetan bultzatzea da,  sortzaileen bidea erraztuz. Sortu berri diren bi modalitateek 40.000 eurona izango dituzte, eta musika konposiziorako diru-laguntzetarako 5.000 euro gehiago izango dira aurten. Zinemagintzarako diru-laguntzen berregituraketa dela-eta, gidoiak egiteko diru-laguntzak murriztuko dira deialdi honen barruan (41.400 euro gutxiago). Hala ere, jaitsiera hori beste faseetan konpentsatzen da eta, guztira, iragarri zen bezala, zinemagintza sustatzeko diru-laguntzek iaz baino diru gehiago izango dute (2.660.000 euro banatuko, iaz baino 718.600 euro). 

Sei modalitateetarako aurreikusten den zuzkidura honela banatuko da:

  • Antzezlanetako testuak, 52.000 euro
  • Zinema-gidoiak, 100.000 euro.
  • Musika-konposizioa, 50.000 euro
  • Proiektu eta prototipoen aurretiko diseinuak (Ikertu), 51.600 euro.
  • Gazteentzako euskarazko literatura-testuak. 40.000 euro.
  • Euskarazko ipuin eta nobela laburrak, 40.000 euro. 
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ainoha_matesanz
    2017.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 333.600 euro bideratuko dira antzerkian, zineman, musikan eta literaturan kultura-sormena sustatzera ➡ https://t.co/lZeRZRDQID

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT ZupiriaB: El Gob_eus también ha aprobado 333.600 euros para impulsar la creación cultural, 43.600 euros… https://t.co/MxPRw0oByY

Komunikabideek behera kargatzeko