Berriak Hezkuntza
Eu

2017ko Musikaldi (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017.eko uztailak 18

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Bilboko Jesus Arambarri udal musika eskolari dirulaguntza zuzen bat emateko erabakia, 2017ko Musikaldiri laguntza ematen diola aditzera emateko. 

EAEko musika-eskola guztietako ikasle eta irakasleen arteko jai-topaketa finantzatzen laguntzea du 23.000 euroko zenbateko globaleko dirulaguntza honek helburu. Jai-topaketa horri  Musikaldi esaten zaio, aurten Bilbon izan da maiatzaren 20an Bilboko Jesus Arambarri udal musika eskola antolaketaz arduratu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko