Berriak Hezkuntza
Eu

Irakasleen formaziorako jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat diru-laguntzak (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017.eko uztailak 18

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez onartu du, 2017an unibertsitatez besteko irakasleen etengabeko prestakuntzarako eta pedagogia nahiz didaktika eguneraketarako jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeentzat laguntzak arautzen dituen Agindua. Deialdi honek 100.690 euroko diru-kopurua du. 

Diruz lagunduko diren jarduerak, ondorengo ekintza hauetakoren bat burutzera bideratuak izan beharko dira: 

-Irakasleen etengabeko prestakuntzara bideratutako ekintzak, formazio ikastaroen edo ikastaro tekniko zientifikoen bidez, beti ere hezkuntza eremuko ikerketarekin, gai didaktiko eta pedagogikoak eguneratzearekin edo Prest_Gara Planak bultzatzen dituen jardunbideekin zerikusirik baldin badute.

-Irakasleen  etengabeko prestakuntza arloko esperientzia-trukeei zabalkundea ematea asmo duten ekintzak, hala nola, bilkurak, kongresuak, jardunaldiak, praktika onen giden edizioa. 

Diru-laguntza jasotzeko jarduerek 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era burutuak izan beharko dute. Deialdi hau Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara Planaren baitan sartzen da. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskubidetik kanpo gelditzen dira Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bultzatutako beste deialdiren batean laguntza jaso duten jarduerak. 

Deialdi honetara eskaerak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @LuisSaratxaga
    2017.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Subvenciones para entidades sin ánimo de lucro que desarrollen actividades de formación del profesorado (Consejo... https://t.co/YJkmUfytR7

Komunikabideek behera kargatzeko