Eu

2 milioi euroko laguntzak garapen jasangarrirako, udalerri eta toki erakundeentzat (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017.eko uztailak 18

Gobernu Kontseiluak, gaur, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren Agindua onetsi du; horren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-erakunde batzuei eta horien mendeko erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da. Proiektu horiek hainbat gai jorratzen dituzte, besteak beste: lurzoru kutsatuak berreskuratzea, bidegorriak sortzea, hondakinen bilketa hobetzea edo habitat naturalak berrezartzea. Proiektu horiek, guztira, 1.960.000 euroko funtsak izango dituzte, aurtengo aurrekontuaren kargura. 

Laguntza-programa honen helburua da udal-ekintza 2020rako Euskadiko IV. Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-arloko lehentasunekin bat egitea, bai eta hortik sortutako plan eta estrategia sektorialekin ere. Sailaren iritziz, ahalegina hain da garrantzitsua, tartean diren administrazio guztien, herritarren, gizarte-erakundeen eta enpresen arteko koordinazioa, elkarrizketa eta adostasuna behar baita.

Testuinguru horretan, toki-administrazioek funtsezko zeregina dute honako eremu hauetan ezarritako erronkei aurre egiteko: lurzoru kutsatuak berreskuratzea; ekonomia zirkularra (hondakinen sorrera prebenitzea); klima-aldaketa (airearen kalitatea eta zarata hobetzea eta berotegi-efektuko gasak murriztea); biodibertsitatea kontserbatzea, berrezartzea edo hobetzea; eta jasangarritasunerako heztea. 

Aurrekontuan jasotako zenbatekoa honela banatzen da: lurzoru kutsatuen ildorako, gehienez, 600.000 euro bideratuko dira; ekonomia zirkularraren ildorako, 150.000; klima-aldaketaren eta atmosferaren ildorako, 600.000; kapital naturalaren eta biodibertsitatearen ildorako, 450.000; eta jasangarritasunerako hezkuntzaren ildorako, 160.000. 

Eskabide nahiko ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako jarduketa-ildo horietakoren baterako esleitutako kopurua agortzen ez bada, erabilgarri dauden funtsak beste ildoetako baterako bideratu ahalko dira, ebaluazio-organoak egiten duen proposamenarekin bat etorriz. Euskadi.net-eko kanal elektronikoaren bidez baino ez da izapidetuko: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2017/herrijasangarriak/y22-izapide/es .

Eskabideak Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera aurkeztu ahalko dira, eta eskabideak aurkezteko azken eguna 2017ko irailaren 14a izango da. Sei hilabeteko epean ebatziko dira, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko