Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskadira bi trenbide linearen eskumena transferitzeko izapideak hasi dituzte (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017.eko uztailak 18

Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo lineak dira; euskal erakundeen esku egongo dira 2018tik aurrera, une hauetan egiten ari diren lurperatze-lanak amaitu ondoren

Gernikako Estatutuan jasotzen den eskumenaren transferentzia osoa egiteko, Eusko Jaurlaritzak aldarrikatzen dituen 11 trenbide lineetako lehenengo 2ak dira

Espainiako Gobernuak hasi ditu Eusko Jaurlaritzari Euskaditik igaro diren 11 trenbide lineetako 2 transferitzeko izapideak: 

  • 08-782-Basurtuko Ospitalea-Ariz
  • 08-784-Irauregi-Lutxana-Barakaldo 

Bi linea horien “funtzio eta zerbitzuak” transferituko dizkio; gaur egun, ADIFen titulartasunekoak dira. Espainiako Gobernuak “interes orokorreko” katalogazioa kenduko die bi linea horiei; eta ondorioz, transferentzia egin ahalko zaio Euskal Autonomia Erkidegoari. 

Horrela, Espainiako Gobernuak desblokeatu egingo du, lehenengoz, eskumen hori, eta Konstituzio Auzitegiaren 124/2016 Epaia beteko du; epai horrek Euskadiri arrazoia eman zion eta bi linea horiek “Interes Orokorreko Trenbide Sarearen Linea eta Tarteen Katalogoa”n sartzea baliogabetu zuen.

2018ko URTARRILA 

Bi gobernuek erabaki dute transferentzia gauzatzea, une hauetan “Bilbao Ría 2000 S.A.” Bilboko Errekalde eta Irala auzoen arteko tartea lurperatzeko egiten ari den lanak amaituta.   

Sozietate publiko honetan ordezkaritza duten erakundeen iritziz, lan horiek datorren urtearen hasierarako egongo dira amaituta. 

ESKUMENA TRENBIDEEN ARLOAN 

Euskal Autonomia Erkidegotik osorik igarotzen diren 2 linea horiek, Eusko Jaurlaritzak trenbideen eta herri-lanen inguruko eskumena betetzeko (Gernikako Estatutuaren 10.32 eta 10.33 jasoa) aldarrikatzen dituen 11 tarteetako 2 baino ez dira. Eusko Jaurlaritzaren aldarrikapen historikoa da, eta gainera, “XI. Legegintzaldiko Gobernu Programa”ren  38. eta 173. puntuetan ere jasota dago. 

Eusko Jaurlaritzak trenbide-azpiegituren titulartasuna eta administrazioa aldarrikatzen ditu, azpiegitura eta Euskaditik igaro diren trenbide-lineak eta -zerbitzuak arautu, ustiatu eta kudeatu ahal izateko: 

BIDAIARIEN LINEAK: 

  • 100: Irun-Brinkola.
  • 700: Bilbo/Urduña
  • 720: Bilbo/Abando-Santurtzi.
  • 722: Desertu/Barakaldo-Muskiz.
  • 780: Bilbo/La Concordia-Irauregi
  • 790: Bilbo-Balmaseda.

SALGAIEN LINEAK: 

  • 724: Bilbo-Santurtzi
  • 201: Pasaiako Portua
  • 481: Bilboko Portua
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko