Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

"Las Dignas" elkarteak jaso du Garapen Lankidetzarako Ignacio Ellacuría Saria

2010.eko azaroak 23

Ignacio Ellacuría Sariak herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan aritzen diren elkarte eta pertsonen ekarpena aitortzen du

El Salvadorreko ‘Las Dignas' elkarteko arduradunek jaso dute garapen lankidetzarako "Ignacio Ellacuría" saria. ‘Las Dignas' duintasunaren eta bizitzaren alde aritzen den emakume-elkartea da. Fernando Fantova Gizarte Gaietako sailburuordea izan da saria eskura ematearen arduraduna. Sari horrek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan aritzen diren elkarte eta pertsonen ekarpena aitortzen du. Zentzu horretan, Gizarte Gaietako sailburuordearen hitzetan, "salvadortar gizartea transformatzeko borroka eta lan egiten duten emakumeei omenaldia egiteko asmoarekin" eman diote saria ‘Las Dignas' elkarteari.

1990eko uztaileko El Salvadorreko Bake Akordioen atalasean sortua, ‘Las Dignas' kolektiboa "elkarte feminista autonomoa da, hauslea, sortzailea eta anitza, ordena patriarkal, kapitalista eta heterosexista erauztea helburu duena. Horretarako transformazio sozialak, politikoak, kulturalak, ingurumenekoak eta ekonomikoak bultzatzen dituzte, horiek bitartez emakumeen mendekotasuna eta opresioa deuseztatuko dituzte eta emakumeen sexu- eta erreprodukzio-eskubideekiko errespetua bermatuko dituzte".

Gaur arratsaldean Bilbon ospatutako ekitaldian, Fernando Fantova sailburuordeak kolektibo salvadortarrak euskal kooperazioarekin izandako elkarlan luzea nabarmendu du. Era berean, elkarte horrek emakumeek beraien bizitzen kontrol-gaitasuna lortzeko egindako lana azpimarratu du, baita pobrezia erauzteko hiritartasun indibiduala eta kolektiboa "lehen mailako" instrumentu gisa erabili izana ere.

Ekitaldian izan da Marta Ares Garapen Lankidetzarako zuzendaria ere. Aresek ‘Las Dignas' elkarteak sortu zenetik igaro diren 21 urtetan egindako lana azpimarratu du. Lan horri esker "emakumeen giza-eskubideak defendatzen dituzten politika publikoak eta mekanismo judizialak sortzea eta efektiboki aplikatzea lortu dute", azaldu du Aresek. Lankidetza zuzendariak adibide gisa azaldu du El Salvadorren familia epaitegiek emakumeei egindako tratu txarren aldeko borrokan duten papera

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta