Berriak Lehendakaritza

Gobernuak laguntza lerro bat onetsi du, Euskadin sinbolo frankistak kentzeko (Gobernu Bilera 2017-07-18)

2017-07-18

Altxamendu militarra, Gerra Zibila eta diktaduraren errepresioa goresten dituzten ezkutu, intsignia, plaka, busto edo oroitzapenezko bestelako objektu edo aipamenak eta lehengo Etxebizitzaren Institutuko plakak kentzeko diru-laguntza emango da 

Gobernuak oniritzia eman dio GOGORA - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren laguntza-lerro berriari, oraingoan, oraindik Euskadin dauden sinbolo frankistak kentzeko diru-laguntzetara bideratuta. Horretarako, Gobernuak, aurten, guztira, 30.000 euro bideratuko ditu. 

Neurri horren bidez, Eusko Jaurlaritzak agerian uzten du altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta diktaduraren errepresioaren gorespena saihesteko politika publikoa aurrera eramateko duen borondatea, sinbolo publikoak topaketarako aukera izateko eta ez liskarrerako, ofentsarako eta irainerako. 

Horretarako, GOGORAk laguntza-lerro berria jarri du abian, gorespen pertsonaleko edo kolektiboko ezkutu, intsignia, plaka, busto edo oroitzapenezko bestelako objektu edo aipamenak eta lehengo Etxebizitzaren Institutuko plakak, uztarria eta geziak dituztenak, kentzeko diru-laguntza emateko.

Laguntza horiek udalerriek, udalerrien mankomunitateek, kontzejuek, Arabako lurralde historikoko kuadrillek eta udala baino eremu txikiagokoak diren eta izaera juridikoa duten toki-erakunde guztiek eskatu ahalko dituzte. 

2017an zehar egindako sinbolo kentzeak lagunduko dira diruz,  eta horietako bakoitzerako, gehienez, 7.000 euro bideratuko dira. 

Laguntza horiek jasotzeko eskabideak aurkezteko epea EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da, eta aurtengo azaroaren 10ean amaituko da. 

Diru-laguntzak emateko, eskabidea aurkeztu den eguna hartuko da kontuan.  Programa honetara bideratutako funts publikoak mugatuak direnez, GOGORAk EHAAn laguntza berriak emateari utziko zaiola argitaratuko du, funtsak agortzen direnean. 

Sinbolo frankistak kentzea udalen eskumena da. Ondoko laukian jaso dira oraindik sinbolo frankistaren bat daukaten udalerriak eta burutu diren jarduerak

 

 

Sinboloren bat zuten udalerriak  2015ean

Oraindik sinboloren bat duten udalerriak

ARABA

8

5

BIZKAIA

25

18

GIPUZKOA

23

14

GUZTIRA

56

37

***2015ean egin zen azken balantzea eta GOGORAren Zuzendaritza Kontseiluan aurkeztu zen

 

ARABA  

 

Udalerria

Jarduera

Oraindik dauden sinboloak

1

Artziniega

Udalaren eskumeneko plakak kendu dira

  Plaka bat etxebizitza baten.

2

Lantaron

Sinboloak identifikatu dira

Ez da zehaztu

3

Legutio

Sinboloak identifikatu dira

Plakak etxebizitzetan

4

Okondo

Auzotarrei jakinarazteko prozesua hasi da

Plakak etxebizitzetan

5

Vitoria-Gasteiz

Zenbait kaleren izenak aldatu dira aldez aurretik

Plakak etxebizitzetan

 

BIZKAIA 

 

Udalerria

Jarduera

Oraindik dauden sinboloak

1

Alonsotegi

Udalaren eskumeneko plakak kendu dira

Plakak etxebizitzetan

2

Barakaldo

Udalaren eskumeneko plaka guztiak kendu dira

Postetxearen gaineko ezkutua. Ez da udalaren eskumenekoa

3

Basauri

164tik 100 plaka kendu dira

Plakak etxebizitzetan

4

Bedia

Sinboloak identifikatu dira

Ez da zehaztu

5

Bilbo

Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren ezkutu frankista eta Vista Alegreko hilerriko sinbolo frankistak kendu dira

Kaleen izenak eta plakak etxebizitzetan

6

Durango

Udalaren eskumeneko 7 plaka kendu dira

Plakak izaera pribatuko etxebizitzetan

7

Erandio

 

Plakak etxebizitzetan

8

Ermua

Identifikatutako 16 plakatatik 10 kendu dira

Plakak etxebizitzetan

9

Etxebarri

Udalaren eskumeneko 5 plaka kendu dira

Plakak etxebizitzetan

10

Galdakao

Identifikatutako 66 plakatatik 33 kendu dira

Plakak etxebizitzetan

11

Getxo

9 plaka kendu dira

3 plaka etxebizitzetan

12

Igorre

Sinboloak identifikatu dira

Ez da zehaztu

13

Leioa

Plakak identifikatu dira

Plakak etxebizitzetan

14

Lemoa

Sinboloak identifikatu dira

Plakak etxebizitzetan eta Gurutze Bidean

15

Muxika

Sinboloak identifikatzeko prozesuan

Argazkia eta ohorezko titulua

16

Santurtzi

Udalaren eskumeneko 7 plaka kendu dira

Plakak etxebizitzetan

17

Sopela

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

18

Zaldibar

Identifikatzeko prozesuan

Ez da zehaztu

 

GIPUZKOA  

 

Udalerria

Jarduera

Oraindik dauden sinboloak

1

Aduna

Identifikatzen

Belkoaingo gurutzea

2

Beasain

Identifikatzen

Plakak etxebizitzetan

3

Donostia / San Sebastián

Udalaren eskumeneko sinboloak kendu dira

Udalaren eskumenekoak ez diren sinboloak

4

Eibar

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

5

Elgoibar

Identifikatzeko prozesuan

Gurutzea

Kale izena

Plaka etxebizitzan

6

Errenteria

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

7

Gaztelu

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

8

Ibarra

Sinboloak identifikatzeko prozesuan

Wenceslao Mayora-ren bustoa

9

Lazkao

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

10

Leintz-Gatzaga

Identifikatzeko prozesuan

Plakak etxebizitzetan

11

Segura

Identifikatzeko prozesuan

Ez da zehaztu

12

Urnieta

Etxebizitzetan plakak identifikatzeko prozesuan

Ez da zehaztu

13

Urretxu

Ez da zehaztu

Ez da zehaztu

12

Zegama

Bi kaleren izenak kentzea erabaki da

Amaitzeko

14

Zerain

Sinboloak identifikatu dira

Ez da zehaztu

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko