Eu

Artolazabalek eta Bañezek Gizarte Segurantzarekin eta Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetza-hitzarmena onetsi dute, informazioa trukatzeari buruzkoa

2017.eko uztailak 18

Vitoria Gasteiz,  17-07-18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Fátima Báñez Espainiako Gobernuko Enpleguko eta Gizarte Segurantzako ministroak, gaur goizean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean sinatuko den lankidetza-hitzarmenaren aurreko protokoloa sinatu dute, informazioa trukatzeari buruzkoa.

Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan bildu dira Beatriz Artolazabal eta Fátima Báñez; erabaki dute Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Euskal Autonomia Erkidegoari hilero eta bide telematikoaren bidez fitxategi batzuk bidaliko dizkiotela; fitxategi horiek langile bakoitzaren informazioa jasoko dute, onuraren aplikazioa jasotzen duten kontingentzien gaineko kuoten likidazioena, bidali aurreko hileari dagozkionak.

Gaur bi administrazioek sinatutako protokoloaren ondoren sinatuko den hitzarmena fitxategi izendunen gainekoa izango da, enpresak aipatuko direla, bai eta kotizazio-kontua ere; langilearen xehetasuna; besteren konturako araubideetan: kontingentzia arrunten eta profesionalen kotizazio-oinarriekin, hobari gisa emandako zenbatekoa, hobaria jaso duen kolektiboa, lan-kontratu mota eta langilearen beste identifikazio-datu batzuk; norberaren konturako eta etxeko araubideetarako: kotizazio-oinarriekin, hobari gisa emandako zenbatekoa, hobaria jaso duen kolektiboa eta langilearen beste identifikazio-datu batzuk. Hobari horiek kotizazioak likidatzeko ordainagiriaren bidez eta paperezko buletinen bidez, halakorik balego, egindako kobrantzen ingurukoak izango dira . Ez dira jasoko kuotak itzultzeko datuak, saldo hartzekodunak, zorraren kobrantzak, atzerapen-kobrantzak, luzamenduak eta bai hobari gisa gordailututako kenkarien ingurukoak.

SEPEk, hilero, Euskal Autonomia Erkidegoari, lan-zentro guztiak Euskadin dituzten enpresei dagokienez eta beren datu-baseetan eta FUNDAEren baseetan dagoen informazioaren arabera, honako informazio honen berri emango dio: prestakuntzaren antolamendu-datuak:  enpresa bera edo erakunde antolatzailea; ikastaroaren izena; ikastaroa zein familia arlo profesionali dagokion; datak eta ordutegiak; izena eman duen eta ikastaroa amaitu duen parte-hartzaile kopurua; ordu-kopurua; modalitatea: aurrez aurrekoa, teleprestakuntza, mistoa; ikastaroa eta prestakuntza ematen duen erakundea; lekua eta kostua.

Lan-zentro guztiak Euskadin dituzten enpresei dagokienez, informazioa hilero emango da, eta lan-zentroak Euskadin eta bertatik kanpo dituztenen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-zentroetako parte-hartzaileei buruzko informazioa emango da, gutxienez urtean bi aldiz, ekitaldi bakoitzeko ekainaren 30ean eta dagokion prestakuntza-gastua gauzatu den ekitaldiaren hurrengo ekitaldiko lehen hiru hilabeteetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Fátima Báñez, Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministroa