Berriak Hezkuntza
Eu

Haurreskola Partzuergoak ordezkoen zerrenda irekiko duela iragarri du

2017.eko uztailak 17
  • Ordezkoen zerrenda urri erdialdera irekiko da
  • Izen emate prozesuarekin batera, ekin egingo zaio izena eman berri dutenen, ekainean apuntatutakoen eta ordezkoen zerrendako beste pertsonen baremazioari
  • Irailean, 4.455 haurrek eskaintzen diren 236 haurreskoletan hasiko dute ikasturtea

 

 

 

Arratsalde honetan, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen bilkura izan da Bilbon. Aztertu eta onartutako gaien artean, hezkuntzarako pertsonen zerrenda irekitzeko erabakia nabarmendu behar da.

 

Zerrenda irekitzeko deialdia urriaren hasieran argitaratuko da. Aurreikusi da prozesua urri erdialdean izango dela indarrean. Bi astetan, izena eman eta baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiak ordezkoen zerrendan egotera pasako dira Haurreskolak Partzuergoaren eskaintza zerbitzurako.

 

Izena emateko prosezuarekin batera, Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzak baremazio bakar bati ekingo dio: ekainean izena emandako pertsona guztiei, urrian apuntatutakoei eta jada lan-poltsan egonda haien puntuazioa birbarematu nahi duten hautagaiei eragingo die.

 

Haurreskolak Partzuergoak 6.000 hautagaitik gora ditu egun ordezkapenetarako. Lehendik izena emandako 2.600 pertsonei, gehitu egin behar zaizkie joan den ekainean onartuak izan eta gaur gaurkoz erreklamazio fasean dauden beste 3.300. Urrian izena ematen duten pertsonak ordezkoen zerrendan egoera pasako dira behin barematuak izan ondoren.

 

Irailera begira, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak jakinarazi du 4.455 umek jasoko dute arreta eta hezkuntza Euskadiko 178 udalerritan banatutako 236 haurreskoletako batean.  

 

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Consorcio #Haurreskolak anuncia la apertura de la lista de sustituciones ➡ https://t.co/FbrAaF9jvw

  • @IkaslanBizkaia
    2017.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Haurreskola Partzuergoak ordezkoen zerrenda irekiko duela iragarri du ➡ https://t.co/F2Q7VKNWwa

  • @ELIARRONA
    2017.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: #Haurreskola Partzuergoak ordezkoen zerrenda irekiko duela iragarri du ➡ https://t.co/F2Q7VKNWwa

Komunikabideek behera kargatzeko