Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

7.868 ikasle etorriko dira ikasturte honetan Euskadiko Justizia Jauregiak ezagutzera

2010.eko azaroak 22

Idoia Mendia Barakaldoko epaiketa batera bertaratu da Bilboko Begoñazpi ikastolako hainbat ikaslerekin

Justizia hiritarrengana hurbiltzeko eta erakundearen zein bertan jardunean ari direnen balioa agerian jartzeko asmoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzak bisita ezberdinak antolatu ditu Bilboko, Donostia-San Sebastianeko, Vitoria-Gasteizko eta Barakaldoko Justizia Jauregiak ezagutzera emateko; ikasturte honetan guztira 7.868 ikasleren partaidetzarekin kontatzea aurreikusten da. Gaur goizean, Bilboko Begoñazpi ikastolako DBH (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) laugarren mailako ikasleak etorri dira Barakaldoko instalaziotara, bertako gela ezberdinak ezagutzera eta indarkeriaren bidez eginiko lapurreta baten epaiketaren lekuko izatera, hain zuzen Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren kontseilariarekin eta María Victoria Cinto Justiziaren kontseilariordearekin batera.

Saioan zehar, kontseilariak nerabeekin hitz egiteko aukera izan du, horrela bisita horren inguruko xehetasunak eta Justiziaren esparruko alderdi orokorrak elkarrekin aztertu ahal izanik.

Ikasleak Justizia Jauregiak bisitatzera etortzearen helburuak dira:

- Justizia Administrazioa heziketa esparruan sustatzea, sistema judizialaren funtzionamendurako egitura, funtzioak eta erregimena hurbiletik ezagutzera emanez.

- Sare judiziala eratzen duten erakundeak eta horien inguruko balioak ezagutzera ematea.

Artikulu osoa ezkutatu

- Ikasleentzat beharrezko trebetasunen lorpena eskuragarri jartzea, Justizia Administrazioarekiko euren harremanetan erraztasunez eta konfiantzaz moldatu ahal izateko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, sailburua