Eu

Urriaren amaieran, Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia berria (2017-2020) zehaztuta egongo da, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak adostu bezala

2017.eko uztailak 17
  • Artolazabal:“Eusko Jaurlaritzak euskal gizartean Euskadiko hirugarren sektore sozialaren laguntza sendotzeko helburua markatu du”
  • 4 urteko indarraldiko jarduketak aurreikusten ditu, erakundeak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak indartzeko, gizarte-lankidetza sustatzeko eta bere funtzioak gizarteko esku-hartze eremu osoan garatzeko helburuak eta neurriak barne.

VG 17-07-17

Urriaren amaieran, Euskadiko hirugarren sektore sozialerako politika publikoen estrategia berria zehaztuta egongo da, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan bildu den Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak erabaki bezala; bertako buru izan dira Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua eta Pablo Gonzalez Sareen Sareko presidentea eta Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidentea.

 

Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren helburua da Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko solasaldia sustatzea eta horretarako bide ematea, gobernamendurako, politika publikoak diseinatzeko eta gauzatzeko akordioak eraikitzeko eta hirugarren sektoreak eraginkortasunez konprometitu ahal izateko. Zenbait gizarte-erakundek eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko zenbait erakundek eta autonomia-erkidegoko administrazioak eratzen dute. Gaur goizeko hitzorduan, Lide Amilibia, Marcos Muro sailburuordeek, Emilio Sola, Ernesto Sainz Lanchares eta Amaia Arteaga zuzendariek eta Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiak parte hartu dute.

 

Gaur goizeko topaketan, Artolazabal sailburuak bertaratu direnei azaldu die Elkarrizketa Mahaiaren bidez proposatutako sailen arteko estrategia, “zeharkako tresna gisa eta Eusko Jaurlaritzaren sailek eginiko lan koordinatu bati erantzuteko, lankidetza publikoaren eta sozialaren inguruan partekatutako ikuspegi eta posizio baten barruan”.

 

“Guztion artean jarduketak egiten ditugu, beste administrazio batzuen jarduketak barne, eta, irailean, dokumentuaren zirriborroa itxiko dugu, sareek lantzeko eta elkarrizketa zibilerako mahai berrian aztertzeko”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuan.

 

Beatriz Artolazabalek Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategia dela eta azaldu duenez, gaur egungo Eusko Jaurlaritzaren lan-prozesuaren barruan, Euskadiko hirugarren sektore sozialak euskal gizarteari egiten dion ekarpena sendotzeko helburua ezartzen da eta, zehazki, gauzatzen dituen interes orokorreko jarduerak sendotzea; horretarako, EHSSren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kooperazioa eta lankidetza indartzea, bai eta sektore publiko osoarekin eta beste eragile batzuekin ere”.

 

“Estrategiaren jarduketak erakundeen eta sareen eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzetan zentratzen da, eta lankidetzan; hala ere, beste erakunde batzuk edo beste eragile esanguratsu batzuk tartean dituzten beste jarduketa edo ekintza batzuk ere sartu ahalko dira, betiere sartzeko ados badaude. Eusko Jaurlaritzan EHSS sustatzeko egiten ditugun ekintzak eta neurriak jasotzen dituen sailen arteko estrategia da; ekintza eta neurri horiek esku-hartze sozialaren eremuan egiten dira, bai eta jarduera ekonomikoaren eta hura garatzen duten erakundeen sustapenaren eremuan ere”, esan du Artolazabalek.

 

Estrategia prestatzeko prozesuan, Eusko Jaurlaritzaren 10 sailek parte hartu dute Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hirugarren sektore sozialarekin duen lankidetzaren eta kooperazioaren zeharkakotasunaren aurrerapenean. Beatriz Artolazabalen hitzetan, “estrategia zeharkako tresna izatea da helburua eta Gobernuaren sailen arteko lan koordinatuari erantzutea, EHSSren eta kooperazio publikoaren eta sozialaren inguruan partekatutako ikuspegi eta posizio baten barruan”.   Estrategiaren garapeneko parte-hartzaileak hirugarren sektore soziala, Eusko Jaurlaritza eta beste administrazio batzuk dira

 

Testuingurua

Estrategia prestatzea eta abiaraztea Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko Legearen 17. artikuluan aurreikusten da; horrek Eusko Jaurlaritzari Enpleguko eta Gizarte politiketako Sailaren barruan estrategia prestatzeko gaitasuna ematen dio, EHSSren erakunde eta sareekin lankidetzan, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bidez.

 

Halaber, alde bakoitzak eta lankidetzan sustatu beharreko jarduketak ere aurreikusten ditu, 4 urteko indarraldikoarekin, erakundeak eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak indartzeko, gizarte-lankidetza sustatzeko eta bere funtzioak gizarteko esku-hartze eremu osoan garatzeko helburuak eta neurriak barne.

 

“Estrategia horrek oinarri soziala garatzeko eta erakundeetan parte hartzeko lan-arloak aurreikusten ditu; antolaketa eta kudeaketa indartzea; EHSSren egituraketa eta erakundeen arteko lankidetza; jasangarritasuna, autonomia, gardentasuna eta kontu ematea; inbertsioak eta azpiegiturak; sektore publikoarekiko (legegintzakoak eta exekutiboak) eta enpresekiko lankidetza; EHSSren sustapena, fiskalitatea eta aitorpena; eta sektorearen identitatea”, esan du Artolazabalek.

 

Proposatutako helburuak betetzeko, Artolazabalen iritziz beharrezkoa da “diagnostiko bat –liburu zuria edo antzeko zerbait– oinarri izatea eta haren gauzatzearen urteko segimendua egin ahal izateko adierazleak izatea, bai eta emaitzen ebaluazio-txostena ere, indarraldiko lau urteak amaitzean. Bi txostenak Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaizkio, eta bertan aurkeztuko dira”.

 

Estrategiak ekarpenak egingo ditu, Legean aurreikusitako alderdiak zabaltzeko eta EHSS sustatzeko, besteak beste: euskal administrazio publikoko beste maila batzuk sustatzeko neurriak; EHSS sustatzeko neurriei buruzko txostena; azpiegiturak garatzeko, inbertsioak egiteko, kudeaketa hobetzeko eta erakundeen jarduera ekonomikoa sustatzeko laguntza-neurriak; EHSSren aitorpenaren eta haren ekarpenaren sustapena, bai eta haren egiturarena eta erakunde eta sareen arteko lankidetzarena ere; EHSSren ekarpena kontuan hartzea eta EHSSri buruzko sektore publikoaren beste neurri batzuen eraginaren ebaluazioa; euskal administrazio publikoek enpresen eta EHSSren arteko lankidetzari dagokionez eginiko sustapena eta Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren garapena.

 

Faseak

Lan horiek garatzeko, tailerrak egin dira sare eta erakunde txiki eta ertainekin; dokumentua bildu da; topaketa Kataluniako hirugarren sektoreko erakundeen taularekin, eta hainbat saio Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin.

 

Bigarren fasean, estrategiaren lehen zirriborroa prestatu da eta jarduketen lehen zerrenda, eta zenbait lan-saio HSSko sareekin, bai eta Eusko Jaurlaritzako sailekin, foru-aldundiekin eta Eudelekin ere eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko Batzorde Mistoaren barruan.

 

Hirugarren fasean, estrategiaren bigarren zirriborroa prestatuko da, sareetan eta Eusko Jaurlaritzan egiaztatzeko, eta, gero, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaian aurkeztuko da, eta ekarpenak sartuko dira eta Gobernu Kontseiluari bidaltzeko dokumentua amaituko da”, esan du Artolazabalek. Hirugarren fase hori urriaren amaieran amaituko da, Sareen Sarearekin, GGKEen Koordinakundearekin eta Unicefekin bilera egin ondoren.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @arturosanromanf
    2017.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La nueva Estrategia de Promoción del Tercer Sector Social de Euskadi (2017-2020) estará definida a final... https://t.co/eLMP8b9wKs

  • @Gorabide
    2017.eko abuztuak 29

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia de Promoción del Tercer Sector Social de Euskadi 2017-2020 estará definida a finales de octubre. https://t.co/WNOqSqiFbN

Ekitaldiko kargudunak