Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik parte-hartze proaktiboa izan du Lankidetza Deszentralizuatuaren bi urtetik behingo Europar Foroan

2017.eko uztailak 15

Euskadiko jardunbide egokiak nabarmendu egin dituzte ELGEk, Europako Parlamentuak, Europako Batzordeak eta Europako tokiko eta eskualdeko agintaritzen Plataformak

Europako Instituzioek azpimarratu egin dute Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen Garapenerako Politiken Koherentzia, eta baita  lurralde-dimentsioa eta lurraldeko eragileen egituraketa ere, lankidetza deszentralizatuaren alde

 

    Lankidetza Deszentralizatuaren bi urtetik behingo Foroa egin da Bruselan (Lankidetza deszentralizatuaren “Assies” deritzanak). Europako Batzordeak eta Eskualdeen Batzordeak elkarrekin antolatuta, Foroak Eusko Jaurlaritzaren parte-hartze proaktiboa izan du.

Europako eta nazioarteko agintaritza publikoen ordezkariek, garapenerako lankidetza-plataformek, nazioarteko erakundeek eta GKEek hainbat tailer eta mahai-ingurutan parte hartu dute. Lankidetza deszentralizatuaren nazioarteko zita honetan, alderdi hauek azpimarratu dira aurten: lurralde eta maila anitzeko dimentsioa eta lankidetza; lurraldeko eragileen egituraketa, erronka berriei erantzuteko; politiken koherentzia; kontuen azalpena; eta erantzun berritzaileagoak eta politika publikokoak 2030erako Agendak/Garapen Jasangarriaren Helburuek (GJH) planteatzen dituzten helburuen aurrean.

Euskadik lankidetza deszentralizatuko eta lurralde mailako prozesu berritzaileak defendatu ditu, politiken koherentzia eta kontuen azalpena ere azpimarratuz.

 

    Eusko Jaurlaritzak, CRPMren Garapenerako Lankidetzaren Lantaldea gidatzen duen eskualde gisa (180 eskualde biltzen ditu), eta lankidetzaren alorrean europar plataformekin eta nazioarteko erakundeekin batera lan egiten duen lurraldea ere izanik, zenbait eztabaida koordinatu zituen Assises saioetan. Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako Ordezkari Marta Marinek azpimarratu egin zituen Eusko Jaurlaritzak - Garapenaren Euskal Agentziak bultzatzen dituzten Garapenerako Politiken Koherentziaren potentziala eta rola, euskal lankidetzaren eragileen inplikazioarekin, erantzun bateratu bat bultzatzeari dagokionez. Azpimarratu zuen, halaber, lurralde bateko eragileak lankidetza deszentralizatuaren alde egituratzeak dakarren balio erantsia.

Azpimarratu behar da, halaber, bai ELGEk eta bai Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuak, PATFORMArekin batera (agintaritza publikoak lankidetza deszentralizatuari begira biltzen dituen europar plataforma), Euskadi nabarmendu dutela lankidetza deszentralizatuari buruz aurten aurkeztu dituzten hiru dokumentu estrategikoetan.  Bai ELGErentzat eta bai europar instituzioentzat, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dituen Garapenerako Politiken Koherentziak Europa mailako lankidetza aurreratuenen eta aitortuenen artean jartzen du euskal lankidetza; horri begira, kontuan hartzen dira, halaber, lankidetza deszentralizatuko prozesu berritzaileen alorreko europar ekintza eta ekimenen eremuan Eusko Jaurlaritzak duen parte-hartze aktiboa.

 

      Euskadik Europako instituzioekin eta lankidetzaren alorreko beste eragile batzuekin batera lan egiten du, lankidetza deszentralizatuaren lurralde-dimentsioaren potentzialean eragina izaten jarraitzeko.

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko uztailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @cris230653
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @Innobasque
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Proactiva participación de #Euskadi en el Foro europeo bianual de la cooperación descentralizada ➡ https://t.co/Vd90PssXWr http…

  • @piapaulette
    2017.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: .@Gob_eus proaktiboa #Regions4Dev Lankidetza Deszentralizuatuaren @EU_CoR @europeaid Foroan https://t.co/dsuceGEHcz ht…

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus proaktiboa #Regions4Dev Lankidetza Deszentralizuatuaren @EU_CoR @europeaid Foroan https://t.co/dsuceGEHcz https://t.co/d34djbyAVN

  • @CamiladeEpalzaA
    2017.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Proactiva @Gob_eus #Euskadi en Foro #devcoop #Assises2017 #Regions4Dev @EU_CoR @europeaid https://t.co/cwpkHX6YWe https://t.co/JBcjPBcHjt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak