Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Izenpek BiscayTIK proiektuari atxikitako udalei egoitza elektronikoko ziurtagiriak ematen dizkie

2010.eko azaroak 21

Legean ezarritakoa betetzeaz gain, ziurtagiri hauek beste segurtasun maila handiago bat eskaintzen dute eta, gainera, azken erabiltzaileari funtsezko abantaila bat eskaintzen diote, bere nabigatzailearen helbide-barran berdez ageri den mezuari esker web gunea benetakoa dela berehala jakitea, alegia

Bizkaiko bost udalek dagoeneko badaukate online segurtasuneko tresna aurreratua. Udalak honako hauek dira: Abanto Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunitatea

Ziurtapen Zerbitzuen Emaileen (ZZE) artean munduan Izenpe izan ezik ez dago ezein EV (Extended Validation), Zerbitzari Segurua eta Egoitza Elektronikoa baldintza betetzen duelarik ziurtagiri digitaleko bi profil desberdin eskaintzen duenik 

Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean ezartzen da administrazioek bere egoitza elektronikoa identifikatu beharra.  Honek esan nahi du herritarrentzat egon behar dela helbide elektroniko bat non aukera izan dezaten web ofizialekin segurtasunez konektatzeko baita erakundeek eskainitako zerbitzu guztietara sartzeko ere.  Horretarako lagungarria izateko asmoz BiscayTIK proiektuari atxikitako 65 udalei Izenpek egoitza elektronikoko ziurtagiriak emango dizkie. Bizkaiko bost udalek dagoeneko badaukate online segurtasuneko tresna aurreratua. Udalak honako hauek dira: Abanto Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunitatea.

Sareko segurtasuna kezkarik handienetako bat da erabiltzaileentzat, izan ere, beroiek gero eta gehiago Internet erabiltzen dute transakzioak, kudeaketak eta erosketak egiteko.  Horregatik, Izenpek martxan ipinia zuen EV (Extended Validation) duen Zerbitzari Seguruko ziurtagiriak ematea.

Ziurtagiri berri hau CABForum (bertan biltzen dira mundu mailan diharduten nabigatzaileak eta ziurtapen zerbitzuen emaileak) nazioarteko foroan sortu zen nolabait bermatzeko babestutako web guneak seguruak zirela zerbitzari seguruko ziurtagiriak erabiliz. Hori ziurtatzeko atributu berri bat erabili beharko zen, babesteko erabiltzaileei beste maila bat handiago bat eskainiko zitzaiena. Atributu horren izena balidazio zabaldua da. Tresna horri esker erabiltzaileak badaki benetako web orri batean dagoela, izan ere, nabigatzailearen barrak hartuko du berde kolorea baldin eta gune fidagarria bada edo gorria baldin eta gunea fidagarria ez bada, eta horrela erabiltzaileari babesteko tresnak ematen zaizkio.

Izenpek emandako ziurtagiri horiek, EV duen egoitza elektronikokoak, alegia, bi baldintzak betetzen dituzte ziurtagiri bakar batean. Ziurtagiri bakar horrek aldi berean betetzen ditu legeak eskatutakoa, alegia, identifikatu beharra, baita legeak eskatutako osotasuna eta egiazkotasuna ere; eta gainera, azken erabiltzaileari ematen dizkio EV ziurtagiri batek eskaintzen dizkion abantailak eta onurak. Ziurtapen Zerbitzuen Emaile (ZZE) gisa diharduten artean Izenpe da EV ziurtagiriko bi profil eskaintzen duen bakarra eta horrela erantzuna ematen die egoitza elektronikoak dituzten herri administrazioei nahiz titulartasun desberdineko enpresei eta erakundeei, kalitate bereko Zerbitzari Seguruko ziurtagiriak lortu litzatekeenak.

BiscayTIK proiektu bat da Bizkaiko udalerrien kudeaketa integralerako informatika programak eta toki administrazioekin herritarren izapideak bideratzeko web atari bat garatzeko helburua duena. Sistemak udalei konponbide informatikoak eskainiko dizkie hainbat arlotan barne kudeaketa eramateko. Arlo horiek, esaterako honako hauek dira: Erregistroa, Errolda, Kontabilitatea, Giza Baliabideak, Aurrekontua, Ondare eta Inbentarioa, Zerga Kudeaketa eta Bilketa, Mendekotasun Zerbitzua.

Web atariak herritarrei aukera emango die beren udalarekin hamaika izapide betetzeko (ziurtagiriak, baimenak, eskabideak, izen emateak, eta abar).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko