Eu

Artolazabalek Ehlaberi eta Berezilani Eusko Jaurlaritzak desgaitasunen bat duten pertsonetan enplegua sustatzeko martxan jarriko dituen ekimenen berri eman die

2017.eko uztailak 14

 

  • Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-programa eta -politika aktiboak arautzen dituen hurrengo dekretua, kolektiboak hala eskatuta.
  • Euskadin, desgaitasunen bat duten 82.400 pertsona daude lan egiteko adinean; horietatik, 66.000k desgaitasunen bat dute eta 16.400ek ezintasun iraunkor homologagarria
  • “Hobekuntzak ezarri behar dira desgaitasunen bat duten eta enplegagarritasun zailtasun bereziak dituzten pertsonei laguntzeko gaur egungo enplegu-programan”

 

VG 17-07-14

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur goizean, topaketa izan dute Txema Franco Elhabe-desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko elkarteko ordezkariarekin eta Javier Larrañaga Berezilan-Bizkaiko Enplegu Zentro Berezien Enpresa Elkarteko ordezkariarekin.  Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-programa eta -politika aktiboak arautzen dituen hurrengo dekretuaren –kolektiboak hala eskatuta– oinarriaren berri eman die.

 

Artolazabal sailburuak azaldu duenez, “hurrengo dekretuak jaso behar dituen ildo eta proposamen garrantzitsuenak aipatu eta garatu ditugu; ildo eta proposamen horiek enpresa arruntei desgaitasunen bat duten pertsonen eta enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituztenen kontratazioa sustatzeko –enpresentzako laguntzak areagotuz, baita aldi baterako kontratu batzuetan ere– bideratutako laguntzen programaren arauketa eta finkapena ezarriko dute”.

 

“Halaber, hobekuntzak finkatu eta ezarri behar dira gaur egungo Enplegu Lagundurako Programan, desgaitasunen bat duten eta enplegagarritasunerako zailtasun bereziak dituzten pertsonentzako laguntzak hobetzea dakarten gizarte-ekimeneko erakundeen enplegu lagundurako unitateen lana sustatzeko", esan du Artolazabalek.

 

Sailburuaren iritziz, “finkatu egin behar dira enplegu-zentro berezietara bideratutako programa desberdinak neurri berriekin eta desgaitasunen bat duten eta laguntza-beharrizan gehien duten pertsonen kolektiboaren enplegagarritasuna hobetzeko gizarte-ekimenaren sektorea lehenesteko beste neurri batzuk berreskuratuz”. Beatriz Artolazabalek nabarmendu ditu kolektibo horren lanpostuei eusteko laguntzen programa, enplegua sortzeko inbertsioen programa, enplegu-zentro berezien izen-emate erregistroa eta enplegu lagundurako unitateak.

 

Programak

Etorkizuneko dekretuak enplegagarritasuneko zerbitzuen programak jasoko ditu –orientazioa, enplegu-zentroak etab.–, desgaitasunen bat duten pertsonen gizarte- eta lan-ibilbideak egoki kudeatzeko erabakigarriak.

 

EHLABEren arduradunak Enplegu Zentro Berezien euskal erregistroa garatu behar dela uste du, “horien kalifikazioa eta inskripzioa arautzeko beharrezko tresna gisa, “Desgaitasunen bat duten pertsonen enplegu-programa eta -politika aktiboak arautzen dituen Dekretuaren esparruan; dekretuak kolektiboa gizarteratzeko eta laneratzeko programak jasotzen dituen eredua zehaztu beharko du.

 

BEREZILANek “Lan-enklabeen araudiaren berrikuspena”ri buruzko txostena aurkeztu du; bertan, besteak beste egiaztatzen da langileen prestakuntzak eta enpresen sentsibilizazioak bide ematen diotela mugimendu horri. Hura lan-enklabeek ere sustatuko lukete, egun arte hain gutxitan ezarri direnak; izan ere, enplegu-zentro berezien % 84k sekula ez zuen enklaberik egin.

 

Larrañagaren hitzetan, “enklabearen irudiak funtsezko hiru helburu izan ditzake: enplegu babestua arrunt bilakatzeko bide ematea; desgaitasunen bat duten langileei lan-jarduera erabat lehiakorra den lan-merkatuko ingurune errealean garatzeko aukera ematea, baina zenbait bermerekin eta, nolanahi ere, beren lanbide-praktika beteko dutela; eta enklabea egiteko enpresak desgaitasunen bat duten langileen gaitasun errealak hobeto ezagutzea, enpresaren plantillara behin-behinean sartu aurretiko urrats gisa eta, hala badagokio, erreserba-kuotaren  eskakizuna betetzeko bide ematea”.

 

Eskuragarri dauden azken datuen arabera (ODISMET 2017ko txostena, 2015eko datuak), Euskadin desgaitasunen bat duten 82.400 pertsona daude lan egiteko adinean (16 eta 64 urte bitartean) eta, horietatik, 66.000k desgaitasunen bat dute eta 16.400ek, ezgaitasun iraunkor homolagarria.  Euskadin lanean dabiltzan desgaitasunen bat duten 27.356 pertsonetatik, % 31,5ek (8.629) baino ez du egiten enplegu-zentro berezien modalitatean. Gainerakoek, 3 enplegatutik 2k, enpresa arruntean edo enplegu publikoan egiten dute lan edo autonomoak dira.

 

Euskadi, lider

Euskadin, desgaitasunen bat duten pertsonen estatuko jarduera-tasarik altuenak (% 39,4 vs % 33,9 estatu-mailan) eta enplegu-tasarik altuenak (% 33,2 vs % 23,9 estatu-mailan) dituzte, eta langabezia-tasa baxuenak (% 15,9 vs % 31,0). Euskadin, enplegu-zentro berezietan, Estatuan enplegua duten desgaitasunen bat duten pertsonen % 12k (8.629) egiten du lan, alegia, 72.211 pertsonak, SEPEren 2015eko datuen arabera. Zifra esanguratsua da, kontuan hartuta Euskadin ofizialki lan egiteko adina aitortuta duten biztanleen (1.774.000) % 4,64 (82.400)  baino ez dela bizi.

 

Euskadin, gizarte-ekimenak enplegu-zentro berezietan sortutako enpleguaren % 95 sustatu du. EHLABEren kide diren 13 erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden zentro berezien enplegu guztiaren (8.629) % 87ri ematen diote enplegua (7.472); beraz, % 90 inguru, dagoen kontzentrazio sektoriala kontuan hartuta. Euskadin desgaitasunen bat duten pertsonen enpleguari dagokionez duen posizionamendu on hori lortu zen, nahiz eta enplegu-politika aktiboen transferentzia lortzen azken erkidegoa izan.

 

Artolazabalen hitzetan, “enplegu-politikak erakundeei dagokien gizarte-lidergoa behar du, eta garrantzia handia hartzen du, gure herrialdeko lehiakortasunaren estrategiaren zati den aldetik eta funtsezko tresnak direlako hazkuntza ekonomiko jasangarria izateko eta gizarte-egonkortasuna eta -kohesioa lortzeko”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Txema Franco, Pablo Moratalla, Javier Larrañaga, Xabier Iraragorri,