Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, Hondurasen giza eskubideen jarraipena egiteko ordezkaritza baten buru

2017.eko uztailak 14
  •  Jarraipen hori giza eskubideen defendatzaileak babesteko Eusko Jaurlaritzak ezarri duen Euskadiko Babes Programaren baitan kokatzen da
  • Xedea da jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskadin 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea, beren sorterrietara itzuli eta gero 

Eusko Jaurlaritza bihar Hondurasera joango den ordezkaritza baten buru da. Bere xedea da jazarpenaren eta mehatxuen biktima izateagatik Euskadin 2016. urtean artatuak izan ziren pertsonen egoera ezagutzea, beren sorterrietara itzuli eta gero. Ondokoak dira ordezkaritza horren kideak: Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordeko kideak eta programa kudeatzen duen CEAR Euskadi erakundearen ordezkariak. Bidaia ofiziala uztailaren 15a eta 21a bitartean egingo da.

Programak “Comité de Familiares de Detenidos Desaparecidos de Honduras” (COFADEH) eta “Instituto Ecuménico Hondureño de Servicios Comunitarios” (INEHSCO) delako elkarte hondurastarretako giza eskubideen aldeko bi aktibista artatu zituen iaz. COFADEH elkartea 1982. urtean jaio zen, segurtasun nazionaleko doktrinaren aplikazioaren testuinguruan. Aipatuak gizartearen militarizazioa ekarri zuen eta botere publikoak Indar Armatuen mende utzi zituen. Derrigorrezko desagerpenen biktima ziren 12 familiak sortu zuten elkartea, Estatuak desagerrarazi zituen beren ahaideak bizirik aurkitzeko helburuarekin. INEHSCO elkarteak, bere aldetik, komunitate-mailako zerbitzuak eskaintzen ditu eta bere helburu nagusia da bizitza defendatzea, behinolako elikadura eta osasun kultura berpiztuz, bai eta nekazaritza ere. Herrialde hartako elkarte ezberdinekin batera lan egiten du militarizazioaren, transnazionalen eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko, lurralde indigenak defendatzeko, etab.

Euskal ordezkaritzaren xedea da Euskadin artatutako pertsona horiek beren sorterrira itzuli eta gero bizi duten egoera bertatik bertara ezagutzea eta herrialde horietan gertatzen diren giza eskubideen urraketak eta alor horretan egondako aurrerapausoak tokian bertan aztertzea. Programa babesaren ikuspegi integral batetik gauzatzen da, ondoko ardatzetan oinarrituta: akonpainamendu psikosoziala, politika-agenda, prestakuntza-agenda eta sorterrira itzuli ahal izateko akonpainamendua. Bidaiak, halaber, pertsona horien babes-sareak sendotzeko balioko du ere, bai eta euskal erakundeen babesa ikusgai egiteko ere.

Horretarako, ordezkaritzaren ordezkariak elkarte eta talde hondurastar ugarirekin batzartuko dira, bai eta herrialde hartako erakundetako agintari askorekin ere, giza eskubideek herrialde hartan bizi duten egoeraren inguruko informazio bildu ahal izateko.

 Euskadira itzuli eta gero, Eusko Jaurlaritzaren webgunean argitaratuko den txosten bat idatziko du ordezkaritzak. Horrez gain, Hondurasen kontaktatutako pertsona, elkarte eta erakundeei bidaliko zaie ere. 

Erreferentziako programa Giza Eskubideei dagokienean

Jaurlaritzak sei urte daramatza Defendatzaileak Babesteko Euskadiko Programa gauzatzen. Honela Eusko Jaurlaritzak, giza eskubideekin eta nazioarteko elkartasunarekin duen konpromisotik, bere ekintza nazioartera zabaltzen du ere. 

CEAR-Euskadi erakundeak du Programa garatzeko eta kudeatzeko ardura. Aipatuak eskarmentu luze eta zabala dauka giza eskubideen defentsan eta sustapenean eta errefuxiatuen, desplazatuen, aberrigabeen eta migratzaileen garapen integrala bultzatzen. 

Programa hau funtsezko erreferentzia izan da beste autonomia erkidego batzuek izaera bereko ekimen propioak gara zitzaten. Eta, halaber, balorazio oso ona lortu du “Protect Defenders” plataforma europarrean. 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/pgJIyDongB

  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/pgJIyDongB

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    eajpnv: RT Gob_eus: El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/Ti3awi1T3G

  • @eajpnv
    2017.eko uztailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/pgJIyDongB

  • @eajpnvparlament
    2017.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/pgJIyDongB

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza, Hondurasen giza eskubideen jarraipena egiteko ordezkaritza baten buru ➡ https://t.co/hio0cQ8YNK

  • @Gob_eus
    2017.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco encabeza una delegación de seguimiento de los derechos humanos en Honduras ➡ https://t.co/pgJIyDongB

Ekitaldiko kargudunak