Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Gales eko Gobernuko Gales a Hizkuntza eta Etengabeko Ikaskuntza ministro Alun Daviesekin bildu da

2017.eko uztailak 13

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Gales eko Gobernuko Gales a Hizkuntza eta Etengabeko Ikaskuntza ministro Alun Daviesekin bildu da gaur goizean. Euskararen biziberritze prozesuan interesatuta, Gales eko Gobernuaren ordezkaritza bat bisitatzen ari da Euskadi egunotan. Ministroarekin batera, Hezkuntza ministro-orde Owen Evans eta Gales a Sustatzeko zuzendari Bethan Webbs ere etorri dira.

Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan izandako gaurko bileran, Gales etik etorritako ordezkariek euskararen biziberritze prozesuaz galdetu dute, eta Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkortak azken hamarkadotako bilakaera azaldu die. Hizkuntza politikarako aurrekontuez, euskara ingurune digitalean suspertzeko proiektuez eta, oro har, euskararen erabilera bultzatzera bideratutako egitasmoez ere galdetu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak