Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko egoera politikoaren balorazio positiboa lehen aldiz hamar urtetan

2017.eko uztailak 13

Egoera politikoaren balorazio positiboa da lehen aldiz 2007tik honantz. Euskadiko egoera politikoa oso ona edo ona dela uste dute pertsonen %54k, txarra edo oso txarra dela uste duten %36ren aurrez aurre. Egoera politikoaren balantze positibo hau ez zen 2007tik ematen. Euskal Soziometro honen gaia EAEko herritarrek pertsona nagusiei eta zahartzaroari buruz dituzten jarrera eta iritziak jasotzea izan da. Landa lana 2017ko maiatzaren 16a eta 22a bitartean egin zen. 

Oro har, euskal herritarrek egoeraren balorazio positiboa egiten dute. Euren bizitzarekiko oso (% 28) edo nahikoa (% 56) pozik daude; eta Euskadiko egoera ekonomikoari (% 64k ona edo oso ona) eta politikoari (% 54k ona edo oso ona) dagozkion balorazioak ere positiboak dira.

EAEko arazo nagusia lan merkatuari lotutako arazoak aipatu dituzte berriz ere gainerakoak baino askoz gehiago (% 72k hiru arazo nagusien artean aipatu dituzte). Bigarren lekuan arazo ekonomikoak aipatu dira gehien (% 14), eta ondoren egoera politikoa eta etxebizitza eta etxe-gabetzeak (% 11 bi kasuetan), eta zerbitzu publikoen funtzionamendua eta hedadura eta laguntzak, eta osasungintza (% 8, bi kasuetan). Aipatzekoa da ere arazo nagusien garrantzia txikitzen ari dela, batez ere lehenengoarena, eta berau aipatu dutenen portzentajea otsaileko % 79tik egungo % 72ra jaitsi da. Arazo nagusienen garrantzia jaisten ari da eta, bereziki, lehena otsaileko % 79tik gaur eguneko % 72raino.

Jarraitu irakurtzen

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PNV_Indautxu
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Por primera vez en diez años la ciudadanía vasca considera positiva la situación política en Euskadi ➡ https://t.co/Jd6RCfJA1Y

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak