Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Oloron Sainte-Marieko alkateari zuzenean hain bat azalpen jakitera eman zaio obien mapari buruz baita hildakoei, fusilatuei eta desagerrazitakoei dagokienez

2010.eko azaroak 19

Mendiak Euskadin Oroimen Historikoei buruzko politikak azaldu die Frantziatik etorritako ordezkariei

Oroimen Historikoa berreskuratzeko gaian Euskadik eta Oloron Sainte-Mariek (Frantzia) aste honetan elkarrekin sakondu dute Frantziatik etorritako ordezkariek -Oloron udalerriko alkatea eta Akitaniako eskualdeko lehendakariordea den Bernard Uthurry jauna buru zuten- bisita egin ondoren. Bisitaldi horretan zehar Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, azaldu du Eusko Jaurlaritzak sakondu nahi duela Oroimen Historikoa berreskuratzeko politika publikoei dagokienez.

Frantziar ordezkarien artean honako hauek ere etorri dira: Oloron Sainte-Marieko Kultura Zerbitzuko zuzendaria; Mylene Lacaste, Terres de Memories et Luttes (Oroimeneko eta Borrokako Lurrak) eta Danien Latapei, Jean François Dell Angelo eta Raymond Villalba. Elkarte honek bizirik gordetzen du 1939. urtean Gurs kontzentrazio esparrura (Olororenen inguruan) heldu ziren  erbesteratuei eta brigadista errepublikarrei buruzko oroimena. Gurs Holokausto naziaren abiapuntuetako bat izan zen. Izan ere, bertatik Auschwitzeko sarraskitze-esparrura abiatu ziren Europako milaka judu.

Bisitaldiaren helburua zen nolabait harremanak sendotzea Oroimen Historikoa berreskuratzeko helburuz Oloronen bideratu diren politiken arduradunekin. Idoia Mendiak eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko hainbat arduradunek joan den uztailean Gurseko kontzentrazio-esparrua bisitatu zuten. Kontzentrazio-esparru horretan bilduta egon ziren Espainiako Gerra Zibiletik ihesitako 6.500 euskal errefuxiatu. Orduan azpimarratu genuen gure asmoa zela nolabait omenaldi bat egitea demokrazia eta askatasuna defendatzearren guztia galdu zuen belaunaldi bati . Oraingo honetan, ordea, erakutsi nahi dizkiegu, eginikoa aintzakotzat hartzeko Euskadin bultzatzen ari garen politika publikoak, adierazi du sailburuak.

"Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Inés Ibañez de Maeztuk esan bezala, oroimena berreskuratzeko lanak funtsezkoa dela uste dugu, adierazi du" Mendiak. Gainera adierazi du Gerra Zibileko hobiak aurkitu eta biktimen hondarrak bertatik ateratzeko programa lehentasun bat izateaz gain, justiziako eta kalte-ordaineko egintza bat da, nahitaez legeak hala eskatzen duelako erakunde guztiek bete behar dutena.

Gainera, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, ordezkariei adierazi die oroimena berreskuratzeko lana hau Patxi López lehendakariaren eskutik aldaketaren alde sortua den exekutiboaren jardueran gakoa dela: "Gobernu Zentralarekin nahiz Aranzadi Zientzia Elkartearekin tinko ari gara elkarlanean pertsona horiek oroitu eta gogoratzeko ahalbidetzen duen hobien mapa prestatzeko".  Mendiak azaldu zuen Justizia Ministerioarekin nahiz beste autonomia erkidegoekin Euskadiko mapa prestatzeko helburuz 2010eko hasieran hitzarmen bat sinatu dela. Mapa hori herritarrek Interneten lortu ahal dute. Oroimenaren aldeko atari honi esker, klik xume batez edozein herritarrek mapa horrez gain Espainiako Gerra Zibilean eta errepresio frankistako 40 urteetan  fusilatu, desagerrarazi edo hil zituzten pertsonen zerrenda ikusi dezake.

Mendiak oso ondo baloratu du atzo hasi zen bisitaldia. Gaurko lehengo orduan frantziar ordezkariek elkarrizketa bat izan dute Gasteizko alkatearekin, Patxi Lazcozekin, alegia, baita joan den ostegunetik lagundu dien Giza Eskubideen zuzendariarekin. Geroago, Gernikara joan dira eta bertako alkateak, José María Gorroñok, harrera eman die Bakearen Museoa bisitatzeko. Durangon Bonbardaketa-36 Elkartearen ordezkariekin elkarrizketatu ondoren, frantziar ordezkariek bisitaldiari amaiera eman diete.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)