Eu

Elikadura- eta bioteknologia-sektoreek eta komunitate zientifiko eta medikoek euren ezagutzak partekatuko dituzte “Growing Young”-en hirugarren edizioan

2017.eko uztailak 12

“FOOD HEALTH TECH” izena du sinposioak: hartan, partaideek aukera izango dute gizartean dagoen eztabaida batean parte hartzeko: elikadura-iraultza.

Hiru egunez, elikadurari eta osasunari buruz eztabaidatuko dute, baita zientzia eta teknologia industria-berrikuntzan aplikatzeari buruz ere.

Topaketa baliagarria izango da elikaduraren arloko eragile nagusien interakziorako, elikadura erraz eta osasuntsua lortzeko estrategia, produktu eta zerbitzu berri eta pertsonalizatuak sortzeko.

Irailaren 27, 28 eta 29an egingo da Bilbon “Growing Young” sinposioa, “FOOD HEALTH TECH” izenburupean. Elikadura eta bioteknologia-industriako eragileen, komunitate zientifikoaren eta medikuntzako profesionalen arteko harremanak bultzatzea izango da sinposioaren helburuetako bat. Ekitaldia AZTIk antolatu du, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesa jaso du. Bertan, partaideek aukera izango dute gizartean dagoen eztabaida batean parte hartzeko: elikadura-iraultza. Hiru egunez, gaurkotasuneko gaiak izango dira mintzagai: elikaduraren eta osasunaren etorkizuna, teknologia, industria, zientzia eta berrikuntza.

Gizarte osasungarri eta jasangarri bat nola lor daitekeen aztertuko da Growing Young-en, hiru ikuspegi desberdinetatik: banakoa/kontsumitzailea eta gizartea; zientzia eta medikuntza; eta industria eta merkatua.
Gaur egungo gizartean, bizi-itxaropena gero eta handiagoa izanik, kontsumitzaileak gero eta kontzientziatuago daude elikadurari lotutako osasunaz. Gizartearen ardura horri erantzuteko, hainbat arlotan ikertzen ari da: diagnostiko pertsonalizatuko metodologiak; elikagaien eta osagarrien garapena; eta jarraibide eta dietak indibidualizatzeko produktu-aukera zabala eskaintzeko aukera ematen duten teknologia nahiz prozesuak, hala, kontsumitzaileen lehentasunetara egokituz elikadura, haien berariazko nutrizio- eta osasun-premiak aintzat harturik.

Diagnostikoaren ikuspegitik, zientziari eta nutrizioari lotutako gaiak aztertuko dira, baita norbanakoek elikatzeko garaian izan beharreko jokabideari buruzkoak ere. Bestalde, azken bi hamarkadetan ugari hazi da zenbait gairi lotutako ezagutza, besteak beste biozientzietan (omikoetan) garatutako teknologien ondorioz eta adimen artifizialaren eta elikadura-teknologien garapenaren ondorioz. Hori horrela, zientzia eta teknologia tresna giltzarriak dira, gizartean —eta, batez ere, gazteen artean— elikadura egoki bat bultzatzeko. Teknologien bateratzeari esker, ikerketak egin ahalko dira produktu pertsonalizatu eta ahalik eta onenak garatzeko, norbanako bakoitzaren beharren araberakoak, lagunduko dutenak bizi-estilo osasungarriago bat sustatzen.
Norbanakoaren ikuspegitik, hala kontsumitzaile gisa nola paziente gisa, elikadura-ohiturei lotutako zenbait alderdi landuko dira: zerk eragiten du norbanakoarengan?, nolako konpromisoa du norbanakoak elikagaiak eta jarraibideak hautatzean elikadura orekatu bat izateko? Growing Youngek aukera emango du zenbait ikuspegi ezagutzeko jatearen plazerari uko egin gabeko elikadura osasuntsuari lotutako galderen inguruan.

Growing Young lankidetzarako gune bat da, industriak, sektore zientifiko eta medikoekin batera, estrategia, produktu eta zerbitzu berri eta pertsonalizatuak sortzen laguntzeko, elikadura erraz eta osasungarri bat helburu.

‘Growing Young – FOOD HEALTH TECH’-en izena-ematea

Elikadura eta bioteknologiari lotutako industria-eragileen, komunitate zientifikoaren eta medikoaren hitzordua Bilbon izango da irailaren 27, 28 eta 29an.

Izen-ematea irekita dago jada webgunean. Aurrez izena emateko azken eguna: uztailaren 31.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak