Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak bisa humanitarioak sustatzea proposatu du Bruselan, Europar Batasunera migratzeko bide seguru berri gisa

2017.eko uztailak 12

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egunotan eztabaidatzen ari diren Europako legeriari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren jarrera defendatu du, Bruselan egiten ari diren Eskualdeen Lantaldea-ELren bilkuran.

Migrazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak, giza korridoreak abian jartzeari jarraiki, bisa humanitarioen garrantzia azpimarratu du, Europar Batasunera iristeko bide osagarri seguru gisa. Era berean, inmigrazioaren kudeaketa deszentralizatuaren aldeko apustua egiten du, pertsonen arretarako aukera-berdintasuna eta eskubide-berdintasuna bermatzeko. 

Guztira, Eusko Jaurlaritzak Mediterraneo Zentralaren bidean migrazioari buruzko txostenei zuzenketarako 36 proposamen aurkeztu ditu: isuri baxuen mugikortasuna, nekazaritza-politika komuna eta Horizonte 2020 programaren tokiko eta eskualdeko dimentsioa.

Isuri baxuko mugikortasunari dagokionez, Jaurlaritzak nabarmendu du erregai alternatibo garbiak erabiltzea sustatzearen beharra, gas naturala eta biometanoa esaterako. Halaber, Jaurlaritzak administrazioak eta garraio-sistema publikoak egin beharreko funtzio sustatzaile eta modelikoa azpimarratu du, karbono gutxiko garraio-sistemaranzko trantsizioa dinamizatzeko. Txosten hori ezartzeko markoan, ELak ofizialki argitaratuko du “Asmoen Adierazpena, erregai garbi eta alternatiboak erabiltzen dituzten autobusak Europan eskala handian zabaltzea sustatzeko”; Eusko Jaurlaritzak sinatu egingo du Adierazpen hori.

Nekazaritza-politika komunari dagokionez, nekazaritza-errentari laguntzeko egungo eredua aldatzea defendatzen du eta laguntza horiek benetako nekazaritza-jarduera egiten duten ekoizleei bideratzea, hau da, nekazari aktiboei bideratzea proposatu.

Azkenik, eta Horizonte 2020 ikerketa eta berrikuntzarako programari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ikaskuntza duala sustatzearen beharra nabarmendu du, unibertsitateko irakaskuntza enpresekin elkarlanean lerrotzeko.

Osoko bilkuraren aurretik, Marian Elorza Julian King Segurtasunaren Batasunerako Komisarioarekin bildu da, terrorismoaren eta erradikalizazioaren prebentzioari eta krimen antolatu eta ziberkrimenaren aurkako borrokari buruz eztabaidatzeko, Segurtasunerako Europako Agendaren baitan. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak