Eu

Euskal Y-aren eta Nafarroako korridorearen arteko etorkizuneko konexioaren informazio-azterketak 2017ko abendurako egon beharko du prest

2017.eko uztailak 12
  • Informazio-azterketak, 1:5.000 eskalan, zenbait konexio-aukera aintzat hartu eta aztertuko du: plataforma berria Vitoria-Gasteiztik, edo plataforma berria Ezkiotik.
  • Lanaren emaitzak zehaztuko du zer soluziok eskaintzen duen tren-bermerik onena, berme funtzional eta ekonomikorik onena eta ingurumenaren gaineko eraginik txikiena.
  • Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak adostu dute 2018ko amaierarako amaituta egotea behin betiko soluzioaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena.

 

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Iñigo De La Serna Sustapen ministroak lan bilera egin dute Madrilen, eta aurrera egin dute Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren arteko trenbide konexio berrian.

 Aintzat hartu behar da Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak protokolo bat sinatu dutela Estatuko Administrazioarekin batera, eta protokolo horren bidez hiru aldeek konpromisoa hartu dutela batera eta adostasunez definitzeko bi lurralde horietako prestazio handiko trenbide-sareak konektatzeko soluzioa, ardatz kantauriar-mediterraneoari eta Europarekiko konexioari jarraipena emanez.

 Madrilgo bileran, Ayerdik, Tapiak eta De La Sernak adostu dute informazio-azterketak —1:5.000 eskalan— ikuspuntu teknikotik eta ingurumenekotik 2 aukerarik bideragarrienak hartuko dituela kontuan. Hiru aukera horiek zehatz-mehatz aztertu beharko dira, horietako bakoitzaren alderdi onak eta eragozpenak zehazteko eta, azkenean, soluziorik onena zein den definitzeko, betiere kontuan izanik hautatuko soluzioak prestazio handiko sareetarako Europako estandarrei erantzun behar diela.

 

  • 1. AUKERA. Iruñea eta Vitoria-Gasteiz arteko plataforma berria. Iruñea, Altsasua eta Vitoria-Gasteiz artean (76 km) bide bikoitzeko plataforma eraikitzea, UIC estandarreko zabalerarekin. Euskal Y-arekiko konexioa egitea Vitoria-Gasteizen egingo den beste jardun baten bidez.
  • 2. AUKERA. Iruñea eta Ezkio arteko plataforma berria. Iruñea eta Ezkio artean (50 km) bide bikoitzeko plataforma eraikitzea, UIC estandarreko zabalerarekin. Ibilbide zuzena izango du Ezkioko jardun berritik, eta, gero, lotunea izango du Euskal Y-aren azpiegitura berriaren bidez.

Lanaren emaitzak zehaztuko du zer irtenbidek eskaintzen duen tren-bermerik onena, berme funtzional eta ekonomikorik onena eta ingurumenaren gaineko eraginik txikiena.

 

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena

Sustapen Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak adostu dute 2018ko amaierarako amaituta egotea behin betiko soluzioaren ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena. Sustapen Ministerioak hala izateko bidezko administrazio-tramiteak egiteko konpromisoa hartu du. Ingurumen-baimen hori ezinbestekoa da mota horretako azpiegitura bat garatzeko.

 

Gobernuen arteko elkarlana

Ayerdi zein Tapia bat datoz Foru Erkidegoaren eta Europako sarearen arteko trenbide-konexioa “nahitaez gauzatu beharko dela Nafarroaren eta Euskal Y-aren arteko konexio zuzenaren eta azkarraren bidez”. Bide batez, Foru Erkidegoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuekin lotzea eta Pasaiako eta Bilboko portuen arteko trenbide-konexioa egitea ahalbidetuko du. Era berean, aintzat hartu da merkantzien eta bidaiarien trafiko mistoetarako konexioa, Europako estandarren araberakoa, Frantziako sarearekiko konexiora arte, betiere Euskal Y-aren bitartez.

 

Hegoaldeko Tren Saihesbidearen Hitzarmena

Bilera hori egin aurretik, Eusko Jaurlaritzako eta Sustapen Ministerioko ordezkariek hitzarmena sinatu dute Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioari Hegoaldeko Tren Saihesbidearen obra gauzatzea agintzeko.

Hitzarmen hori Gobernu Kontseiluak eta Ministro Kontseiluak onartu zuten, joan den martxoan Tapia sailburuak eta De La Serna ministroak aurrez lortutako protokoloaren ondoren.

Gaur arratsaldean egindako sinadura-egintzan, Tapia sailburuaz eta De la Serna ministroaz gain, parte hartu dute Pedro Azpiazu Ekonomia eta Finantzetako sailburuak eta Cristóbal Montoro Ogasun ministroak. 

Hitzarmenari buruzko informazio gehiago:

https://goo.gl/RDdKVJ

https://goo.gl/pniGru

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co

  • @ConsejeroD7
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co

  • @AzalgorriBilbao
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co

  • @madeinbasque
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co

  • @deiEJGV
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: 🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co

  • @arantxa_tapia
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    🎞 Variante Sur Ferroviaria - Hegoaldeko Tren Saihesbidea ✍️ Hitzarmena / Convenio > https://t.co/R1xjbp3ZHW https://t.co/tJs5h8nyKr

Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Ayerdi, Iñigo de la Serna