Eu

Merkataritza bekek Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleak barne hartu dituzte lehen aldiz

2017.eko uztailak 13

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritza-kudeaketa dinamizatzeko beken deialdia iragarri du gaur. Aurten, Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta daude ere. Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak eta Merkataritza zuzendari Juan Andradek programa aurkeztu dute gaur Marta Zulaika, bere onuradunetako bat, aldamenean zutela. Honek, bere esperientzia azaldu du.

Sailburuordeak azaldu duenez, merkataritza elektronikoaren gorakada handia bizi duen inguru batean funtsezkoa da enpresen negozio-bolumena handituko duten erremintak indartzea, saltzeko bide berriak ireki eta saltzeko aukerak optimizatuko dituzten teknologia eta ideia berriak ezarriz. “Erreminta horietako zenbait sektorea digitalizatzeko, berritzeko edo hobekuntza- eta lan-proiektuak eta antzekoak egiteko diru-laguntzak dira”.

“Horrexegatik, talentuaren pisua funtsezkoa den garai honetan”, jarraitu du, “ekintzaile gazteak sektorera erakartzeko gai izan behar dugu, euskal merkataritza egungo baldintzetan oinarrituta birsortuko duen belaunaldien arteko erreleboa bermatu ahal izateko”.

Testuinguru honetan, merkataritza-banaketa dinamizatzeko bekak aurkeztu dira. Merkataritza zuzendariak azaldu duenez, “beken xedea da merkataritza-jarduera eraldatzeko eta aro berriaren beharretara eta kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko gai izango diren profesional hoberenak prestatzea".

Beken berritasun nagusia da Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei ere zuzenduta daudela lehen aldiz eta, ondorioz, unibertsitate titulua dutenei -Gizarte Zientzietan, merkataritza eta enpresaren arloan edo Soziologian, batez ere- zein Marketing eta Publizitateko edo Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi mailako teknikariei zuzenduta daude.

Merkataritza-banaketako teknikariak heztea xede duen beka-programa honek unibertsitate-mailako ikastaro bat, 180 ordukoa, eta diruz ordaindutako praktika-epe bat (sektoreari loturiko 2 entitatetan: merkataritza bulego teknikoak, enpresak, etab.) hartzen ditu barne.

Praktika-epea 12 hilabetekoa da, bi zatitan banatua (6 hilabete leku bakoitzean) eta 15.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du bekadun bakoitzeko; horrenbestez, 525.000 €ko inbertsioa suposatzen du.

Merkataritza-aholkularitza teknikoaren eginkizunei loturiko jarduerak eta merkataritza-enpresa txikiaren egungo edo etorkizuneko funtzionamendua hobetzen lagunduko duten ekintzak garatuko dira praktiketan.

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gasteizon
    2017.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    Las becas de comercio incluyen por primera vez a estudiantes de Formación Profesional Superior https://t.co/E9EeOoi7mV

  • @asociacionamits
    2017.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Las becas de comercio incluyen por primera vez a estudiantes de Formación Profesional Superior https://t.co/wuRxPn60m6

  • @gasteizon
    2017.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Basquetour_eus: Becas de Comercio, una oportunidad de futuro. Plazo abierto hasta el 16 de agosto! Info +: https://t.co/8RhLTdfGHV http…

  • @Basquetour_eus
    2017.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Becas de Comercio, una oportunidad de futuro. Plazo abierto hasta el 16 de agosto! Info +: https://t.co/8RhLTdfGHV https://t.co/9lXSsbNfKS

  • @AENKOMER
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @muelalopez: Las becas de comercio incluyen por primera vez a estudiantes de Formación Profesional Superior https://t.co/zG4ygykIhr

  • @isabelcadaval
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @muelalopez: Las becas de comercio incluyen por primera vez a estudiantes de Formación Profesional Superior https://t.co/zG4ygykIhr

  • @muelalopez
    2017.eko uztailak 13

    Comentario de Twitter:
    Las becas de comercio incluyen por primera vez a estudiantes de Formación Profesional Superior https://t.co/zG4ygykIhr

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak