Eu

Eusko Jaurlaritzak Osalan eta PRL Innovación-en arteko hitzarmena sinatuko du lan-arriskuen prebentzioen inguruan (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eta PRL Innovación-Prebentzioaren eta Osasunaren arloetako Berrikuntzarako Elkartearen artean sinatuko den lankidetza-hitzarmena aurkeztu dio gaur goizean Gobernu Kontseiluari.

Hitzarmen honen helburua da OSALANen eta PRL Innovaciónen artean lankidetzarako esparru orokorra ezartzea eta antolatzea eta, horretarako, bi alde sinatzaileen arteko ekintza koordinaturako erreferentzia-ingurunea ezartzea, lan-baldintzak hobetzen lagunduko duten prebentzio-aukerak bilatzeko eta zabaltzeko helburu orokorrarekin, sistematikoki areagotzeko langileen segurtasun- eta osasun-mailak. Hitzarmenak aurreikusten du ondoren gai eta puntu zehatzetan lankidetza-hitzarmen bereziak sinatzea eta, horretarako, etorkizuneko konpromisoetarako esparru orokorra eskaintzea. 

Hitzarmen horretan, lan-arriskuen prebentzioaren inguruko prestakuntza-ekimenei buruzko konpromiso batzuk, azterlanak eta ikerketa egiteko lankidetza, I+G+b proiektuen garapena eta ezarpena eta gaiaren inguruko biltzar, jardunaldi tekniko, eztabaida-foro, hitzaldi eta mintegietako parte-hartzea jasotzen dira, bai eta emaitzak zabaltzeko edizioak eta argitalpenak ere. 

Hitzarmenaren barruan, halaber, Batzorde Mistoa eratzea aurreikusten da, Hitzarmenaren kontrola eta segimendua egiteko; hura alde bakoitzeko hiru ordezkarik osatuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko