Eu

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro bideratuko ditu euskarazko edukiak sustatzera nagusiki gaztelaniaz diren hedabideetan (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Egunkarien edizio digitaletan eta berri-agentzietan plazaratuko dira albisteak 

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak 400.000 euroko kontu-sail bat onartu du euskararen erabilera areagotzeko nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan. Deialdi honen bitartez, euskarazko edukiak sustatu nahi dira egunkarien edizio digitaletan eta Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan. 

Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen egitasmoak, multzoka banatuta:

  • A multzoa: Atal honen bitartez nagusiki gaztelania darabilten paperean inprimatutako idatzizko egunkarien edizio digitalak lagunduko dira (350.000 euro).
  • B multzoa: Atal honen bidez Internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentziak (50.000 euro) lagunduko dira.

Deialdia honek diru-laguntzak banatzeko hainbat baldintza ezartzen dizut. Esate baterako, jasotzen du A multzoaren egitasmoei Google Analytics neurgailua izatea eskatu zaiela, euskarazko albiste bakoitzak izan behar dituen karaktereak zehazten ditu (1.500 karaktere, gutxienez) edota agenda ekitaldiak ez direla albistetzat hartzen azaltzen du. 

Deialdi honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diru-laguntzak bideratzen ditu nagusiki euskaraz argitaratzen diren hedabideentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko