Berriak Osasuna
Eu

Donostiako Peskaderia eraikinean Osakidetzaren Alde Zaharra osasun zentro berria egiteko kontzesio administratiboaren baldintzak onartzeko baimena eman da (Gobernu Bilera 2017-07-11)

2017.eko uztailak 11

Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Jon Darpón Osasun sailburuak proposatuta, Donostiako Bretxa plazan kokatzen den Peskaderia eraikinean Osakidetzaren Alde Zaharra osasun-zentro berria egiteko kontzesio administratiboaren baldintzak onartzeko baimena eman du gaur Gobernu Kontseiluak. 

Osakidetzako Osasun Zentro berriak, 3 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, gaur egun Esterlines kalean dagoen zentroa ordezkatuko du. Zentro horrek 925 metro karratu ditu, 3 solairutan banatuta, eta irisgarritasun-arazoak ditu. Hartara,  kokaleku berriak –zeinaren kontzesioa gaur Eusko Jaurlaritzak baimendu duen, Donostiako Udalak jarritako baldintzapetan- 2.185 metro karratu izango ditu 3 solairutan banatuta.

Hala, nabarmen hobetuko du irisgarritasuna, Alde Zaharrean bertan baitago eta igogailua eta aniztasun funtzionalak dituzten pertsonentzako bestelako  neurriak baititu. Horrez gain, eraikin horretan bertan bilduko dira lehen-mailako arretako profesionalak eta Etengabeko Atentzio Guneko profesionak; hartara, osasun-zerbitzu osoagoa, integralagoa eta koordinatuagoa eskainiko die zona horretako 14.200 auzotarrei. 

Zehazki hau guztia izango du: Medikuntza Orokorreko 10 kontsulta, Pediatriako 2 kontsulta, Erizaintzako 10 kontsulta, eta Emaginarentzako azterketa gela bat, eta itxarongela independenteak helduentzat, pediatriarako eta Emakumeentzako Arretarako. Horrez gain, sendaketa gela bat, erauzketarako bat, beste bat Proba Osagarriak egiteko, eta Berezoentzako Arretarako gune bat. Etengabeko Atentzio Guneak, berriz, Medikuntzako bi kontsulta eta Erizaintzako beste bi izango ditu, dagozkien laguntza-arloez gain. Haurren eta gazteen Osasun Mentala azken solairuan egongo da, bertan Donostialdeko 18 urtetik beherako populazioari zein Gipuzkoa osoko adingabekoentzako buru gaixotasun larrietako programari arreta emango zaielarik; Medikuntza eta Erizaintzako 4 bulego izateaz gain, taldekako tratamendurako hainbat areto izango ditu, berauen laguntza-arlo eta guzti.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko